Kabinete Abstraktua izena jarri zaio jarduera-gune bati, gune hori El Lissitsky-k 1927. urtean egin zuen lan baten omenez prestatu baita. Bere garaian, El Lissitsky-ren kabineteak gune-gela berezi bat "asmatu" nahi zuen, hain zuzen, "ikuslea" "subjektu aktibo" bilakatzeko gauza izango zen gune-gela; horretarako, barruan zeuden obren kamerako aurkezpena egiten zuen, arreta handiz egin ere, eta arkitekturako osagaiak eta argia aintzat hartuta. Utopia horrek aditzera ematen du beti izan behar dugula helburu hori gure lan-aukeren barruan; hortaz, rekalden gune hori "abian" jartzea erabaki dugu. Hala, gunea aretoari gaineratuko diogu, eta aretoa zabalagoa izango da, ez bakarrik azalera aldetik, bestela ere bai: erakusketa- edo diskurtso-itxura (topaketak, hitzaldiak) edota gertakari-itxura izan dezaketen beste beharrizan batzuei erantzuna emateko gaitasuna ere handituko baita.