Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Legezko abisua. Pribatutasun politika

sala rekaldek www.salarekalde.bizkaia.net web gunearen bidez egindako eragiketa guztiak erabiltzeko aplikatzen diren baldintza orokorrak jakinarazten dizkizu, datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen araudia (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa) eta informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko araudia (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) oinarri hartuta.

1. Legezko datuak

Sala de exposiciones Rekalde, S.L. (aurrerantzean, sala rekalde). Helbide soziala:
Alameda Recalde 30
48009 Bilbao
IFK:B48-310502

Bilboko Merkatal Erregistroan dago erregistratua, eta www.salarekalde.bizkaia.net domeinuko titularra da, hura ere aipatutako Erregistroan behar bezala erregistratua, uztailaren 11ko 34/2002 Legeari jarraiki.

2. Jabego intelektuala

sala rekalde elkarteari dagozkio web gunearen jabego intelektualaren eta bertan ageri diren eduki guztien eskubideak.

Guztiz debekatuta dago web gune horretan inolako aldaketarik egitea. sala rekaldek ez du bere gain hartuko baimenik gabe egindako edozein manipulazioren edo aldaketaren ardurarik. sala rekaldek ez du inolako lizentziarik edo baimenik emango dagozkion industria-jabegoaren edo jabego intelektualaren eskubideak erabiltzeko, ez eta web gunearekin, zerbitzuekin edo edukiekin lotutako beste edozein jabego edo eskubide erabiltzeko ere.

Debekatuta dago web gune honen eduki guztiak edo haien zati bat kopiatzea, haien jatorria aipatu gabe edo baimenik eskatu gabe. Web gune honetako informazioa baimenik gabe erabiliz gero, bidezko ekintzak abiaraziko dira eta, hala badagokio, jarduera horrekin lotutako erantzukizunak eskatuko dira. Gauza bera egingo da sala rekalderen jabego intelektualarekin eta industria-jabegoarekin lotutako eskubideei kalterik eraginez gero.

3. Web gunea erabiltzeko baldintzak

Web gune hau sala rekaldek sortu du, norberak erabiltzeko eta informazioa doan emateko.

a) Legezko erabilera

Web gunea eta haren zerbitzuak erabili nahi dituen pertsonak derrigorrez errespetatu behar ditu legeak eta trafiko-erabilerak. Erabiltzaileek ezin dute inolaz ere web gunea eta haren zerbitzuak legez kanpoko helburuekin erabili, ez eta hirugarrenen eskubideak eta interesak urratzen dituzten helburuekin ere. Halaber, debekatuta dago web gunea kaltetu, hondatu edo gehiegi kargatu dezakeen jarduerarik egitea, ezta web gunea eta haren zerbitzua behar bezala erabiltzea oztopatuko duen jarduerarik egitea ere. Betebehar hori urratzen dutenek dagokien ardura onartu beharko dute sala rekalderen eta hirugarrenen aurrean, eta beren gain hartu beharko dituzte jarduera horien ondoriozko kalte guztiak.

b) Akatsen bermea

sala rekaldek ezin du erabat bermatu web gunean edo haren edukian akatsik izango ez denik. Argitalpen ofizialen bat aipatzen edo kopiatzen bada, kopia hori informazio-iturri hutsa izango da, eta dagokion aldizkari edo iturri ofizialean aurkitu beharko da jatorrizko dokumentua.

c) Zerbitzuaren erabilgarritasuna

sala rekaldek egokitzat jotzen dituen aldaketa eta eguneratze guztiak egin ahal izango ditu web gunean, haren konfigurazioan eta haren aurkezpenean, edozein unetan eta aurretik inori jakinarazi gabe.

sala rekaldek ezin du bermatu web gunearen eta zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta funtzionamendua. Web gunean edo zerbitzuetan etenaldiren bat izango dela aurreikusten denean, sala rekaldek egoeraren berri emango die erabiltzaileei.

sala rekaldek ez ditu bere gain hartuko web gunearen etenaldiekin lotutako kalteak, ezta erabiltzaileek, iruzur eginez, web gunea eta haren zerbitzua modu okerrean erabiltzeagatik gerta litezkeen kalteak ere. Halaber, sala rekalde ez da arduratuko web gunearen eta haren zerbitzuen fidagarritasunarekin lotutako kalteez eta, zehazki (baina ez kasu horietan soilik), web orrietan edo zerbitzuak ematen diren guneetan sartzeko akatsez.

4. Web gunearen informazioa erabiltzeko erantzukizuna

Erabiltzaileek, jakin badakite, eta, borondatez onartu behar dute, norberaren ardura dela, eta ez beste inorena, web gunea, zerbitzuak eta edukia behar bezala erabiltzea. Web gunean sartzeko eta bertan ageri den informazioa erabiltzeko ardura erabiltzailearena da, ez beste inorena. Horrenbestez, ez da sala rekalderen ardura erabiltzaileek web gunearen informazioa eta edukia nola erabiltzen duten, ezta informazio hori nola aplikatzen den ere, edozein izanda ere haren bidez adierazten diren iritziak edo hartzen diren erabaki pertsonalak edo enpresa-erabakiak. sala rekaldek ez du bere gain hartuko web gunean aipatzen diren hirugarren pertsonen estekekiko loturen edo edukien gaineko erantzukizunik.

5. Datu pertsonalen babesa

sala rekaldeko zenbait orrialdetan sartzeko edo zenbait zerbitzu eskuratzeko, ezinbestekoa da datu pertsonalak ematea. Kasu horietan, datu horiek guztiak Datu Pertsonalak Babesteko indarrean dagoen araudiaren eta hura garatzeko gainerako arauen arabera erabiliko dira. Datu guztiak datu pertsonalen fitxategi automatizatu batean sartuko dira. Fitxategi hori behar bezala erregistratu da Datu Pertsonalak Babesteko Erregistro Nagusian.

sala rekaldek datuak babesteko indarrean dagoen legedia betetzen du, eta, alde horretatik, bildutako datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezko administrazio-prozedura eta prozedura tekniko guztiak hartu ditu. 

sala rekalderen pribatutasun-politikak erabat bermatzen dio erabiltzaileari bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo haien aurka egiteko eskubidea. Horretarako, erabiltzailea ohiko postaz jarriko da harremanetan sala rekalderekin:
Alameda Recalde 30
48009 Bilbao

Bestela, posta elektronikoa era erabil dezake: salarekalde@bizkaia.net

6. "Cookie"-en erabilera

Gure web gunearen orriak "cookie"-ak erabiltzen ditu; hau da, erabiltzailearen ordenagailuan sortzen diren datu-fitxategi txikiak. Haien bidez, informazio hau lor dezakegu:

Erabiltzailea gure web gunean sartu den azken eguna eta ordua.

Mugatutako arloetan sartzeko kontrolarekin lotutako segurtasun-elementuak.

Erabiltzaileak, nahi izanez gero, "cookie"-ak sortzeko aukera eragotz dezake. Horretarako, dagokion aukera hautatu beharko du bere programa nabigatzailean. Hala ere, enpresak ez du bere gain hartuko "cookie"-ak desaktibatzeagatik orrialdearen funtzionamenduan sor litezkeen arazoak.

7. Aplika daitekeen legea eta jurisdikzioa

Web orri honen erabilpena Espainiako legearen arabera arautzen da, edozein izanda ere erabiltzailearen lege-eremua. Baldintza hauek interpretatzeko orduan sor daitekeen edozein liskar sala rekaldek bere jarduera finkatuta duen lekuko auzitegietan konponduko da.

Zure posta elektronikoaren helbidea ematen badiguzu, ulertzen dugu baimena ematen diguzula haren bidez sala rekalderen zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko.