2025eko urriaren 14tik abenduaren 14ra
Rekalde Aretoak LEO BURGEren (Londres 1991) erakusketa aurkezten du, barriek zikloa hasteko. Programa horrek ikusgai jartzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastiko eta ikusmen-arteen bekez gozatu duten artisten aukeraketa bat.
Erakusketa hau gainbegirada bat da, eta gehienbat azken urteetan egindako marrazkiez osatuta dago. Hainbat metodo biltzen dira bertan, ikasten, neureganatzen, interpretatzen eta asmatzen ditudanak. Sarritan, abiaburu eskultorikoa dute, eta tolestura bat edo hedapen bat aurkitu dute irudikapen-planoaren gainean. Marrazkiaren bidez, modulatu eta errealitateak eraldatzen dituzte, hala nola estudioaren ingurunea, ametsen mundua, objektu batzuekiko ideia finkoak (aulkiak, mahaiak, bizikletak, osagai mekanikoak) eta aireko paisaiak, esaterako, portuak.