2023ko otsailaren 28tik martxoaren 26ra
Rekalde Aretoko erakusleihotik, Inés García areto nagusira lerratzen da. Bertan, eraldatze prozesuan dagoen espazio arkitektonikoarekin hitz egiten duten ikus-entzunezko instalazio batzuk erakusten ditu. Aretoaren Take Over edo aldi baterako jabetze horretan, artistak 2013 eta 2022 bitartean egindako maitasun, bizitza eta heriotza narrazioekin espazioa habitatzen du.