Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

Raisa Álava

Si aparezco aparezco / momentuz ez

2018ko martxoaren 20tik maiatzaren 20ra

Rekalde Aretoak, Raisa Álava-ren erakusketa aurkezten digu Kabinete Abstraktuan, barriek 2018 programaren barruan. Programa horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikorako ematen dituen bekak jaso dituzten artisten lanak ematen dira ezagutzera.

Nire praktika aldatu egiten da, baina beti oinarritzen da marrazkian, batez ere grabatuan. Aurrerago zeramika.

Formatik eta estetikotasunetik abiatuta egiten dut lan. Irudirik sortzeko asmorik gabe, nire neure espezifizitatetik beste bat eraikitzeko asmoarekin.


Kultura, sorterrikoa baina digitala; hiperkonektatua.  Nire praktikaren abiaburua erreferentzien bilaketan oinarritzen den ikerkuntza da. Irudien konbinazioaren, artxiboen konfigurazioaren, sare sozialen eta abarren bidez eratzen den sistema intuitiboa da, eta hortik ikonografia berriak sortzen dira. Saretik artxiboak sortzen ditut eta horien helburu bakarra formari dagokionez beste ordena batzuetako ikonografia historikoak bilatzea da, forma horien esangura albora utzita. Horren forma dekoratiboarekin egiten dut lan, niretzat irudi misteriotsuak dira ez dudalako horien kode sinbolikoa ezagutzen, Ikonografiaren hondarra inkontzienteak hautatu duena da, azaltzen ez dakigun atal hori, zergatik gauza batzuk geratzen diren eta beste batzuk ez. Arrazoiren batengatik  oroimenak trazu batzuk irautea hautatzen du. Irizpidea edo agindua, lan egiterakoan, inkontzientea da.

Sinbolismoz beteta dauden irudiak, sinbolismo hori ezagutu ez arren, oso erakargarriak izaten dira. Figuratiboak izanik abstraktuak dira: irakurtzen ez dakizun zerbait bihurtzen dira; zuk begi bat bezala irakurtzen duzuna era irakurtezinean aurkezten da hitzez-hitzezko zentzurik ez duten  elementuei  lotuta agertzen delako (ez duzu kodea ezagutzen, pintzelkada baten modukoa da / horrela tratatzen da); ez dago irudi figuratibo bat sortzeko inolako asmorik, euren formaren arabera konbinatzen diren ikonografia desberdinetako elementuen collage antzeko bat sortzekoa baizik.

Raisa Álava

ARTISTA

Raisa Álava (Zuaza, Araba, 1990) Bilbon bizi da. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV), eta teknika grafikoetan espezializatu zen. Ostean  Masterra egin zuen, ilustrazioan eta komikian, ELISAVAn (Bartzelona) eta bertan hasi zen zeramikaren praktikan, arlo horretan bere prestakuntza EHU/UPVko master batekin jarraituz.



Irudiak