Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

Bruce Davidson

2018ko otsailaren 05etik maiatzaren 06ra

Rekalde Aretoak Bruce Davidson (Chicago, 1933) argazkilariaren lanari buruzko atzera begirako erakusketarik zabalena aurkezten du. Bruce Davidson XX. mendearen bigarren erdialdeko argazkilaririk garrantzitsuenetako bat da, eta 60ko hamarkadaren hasierako argazkilari dokumentalisten ezinbesteko ordezkaria.

Bruce Davidsonek argazkilari humanistatzat jotzen du bere burua: bere bizitzaren filosofia errealitatearekiko duen harremanean oinarritzen da. Hori da mundua eta argazkilaria batzeko obra baten oinarrizko gaia; ingurunearekiko duen pertzepzioa erakusten du, bere nahia eta balio-sistema. Horrek guztiak definitzen du, jorratzen dituen estilo edo gai zehatzen gainetik. Erakusketa honetan berrogeita hamar urtetan egindako lana ikusi ahalko da, eta teknika, prozesu, gai eta erabileren hautaketak askotariko obra erakutsi arren, munduari buruz duen ikuspegiak batuko ditu eta hark emango dio koherentzia, argazkitan ateratako pertsonen eguneroko bizimodua garatzen den ingurune pobre eta larrien aurrean duen konpromiso etikoak.

Azken hauek AEBko argazkilaritzan nahiz herrialdearen historian bertan ere hamarraldi biziak izan dira, eta Davidsonen obra, bere ikuspegiak duen indarrari eta barneratzeko gaitasunari esker, bere garaiko ikonografiaren zati bihurtu da; haren ondorengo belaunaldientzat ere erreferentzi bihurtu da. Bere argazkilaritzaren sendotasuna sortzen da, bere gaietako protagonisten mundua osatzen duten irudien errepikapenak eragindako pilaketari esker. Gai horiek sortatan tratatzen dira eta batzuetan denbora luzez zabaltzen. Intimitatea partekatzen dugu haiekin, eta intimitate horretara Davidsonen presentzia karismatikoaren bidez heldu ahal izan da, bere konfiantza erraztasun handiarekin eskuratu zuena, gai gatazkatsuenetan egonda ere. Bizitza pribatuak naturaltasun osoz erakusten dira eta honako hau adierazten dute: lankidetza, elkarrekiko konpromisoa, bilaketa prozesua eta egilea ezagutzea gu ikusle pribilegiatu izanik. Ez du argazki bat lapurtzen inoiz; intimitatean sartzea lortzen du, baina inoiz ez intrusio modura, adostuta baizik.

Davidsonek xehetasunari erreparatzen dio eta gehiegizko sentimendu, moral edo errukiak ez ditu gogoko; ez du asmakuntza dramatikorik eransten, bere bizitza osatu duten funtsezko gaiak ikuspegi poetiko batekin, soiltasunez deskribatzen ditu: ingurune marjinalak batzuetan eta 1950eko hamarraldi amaierako AEBko kultura bisualean ez daudenak ia, baina argazkilari batzuek ikusarazten ahalegindu ziren beren ikuspuntu pertsonalak baliatuz. Bere herrialdearen historia irudiekin eraiki da, eta argazki ikono horietako batzuk –historia eta gizarte amerikarra ulertzeko ezinbestekoak– areto hauetan aurki daitezke: Davidsonek bere argazkien bidez bizitako istorioak, eta haietan amets amerikarraren esperantzak eta porrotak suma daitezke.

Carlos Gollonet, erakusketaren komisarioa

Erakusketa MAPFRE Fundazioak ekoitzi du, Magnum Photos eta Rekalde Aretoarekin elkarlanean.
Erakusketa ibiltaria Terra Foundation for American Art erakundearen laguntzari esker egin da.