2017ko ekainaren 27tik irailaren 03ra
Rekalde Aretoak Andrew Gangoiti Robinson (Australia, 1962) erakusketa aurkezten du Kabinete Abstraktuan, Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza artistikorako bekak eskuratu dituzten artistak azaltzeko xedez abiarazitako barriek 2017 programaren barruan.
Bere instalazio berri gehienetan argi igartzen da artista honek ingeniaritzarekiko eta arkitekturarekiko duen interesa. Hori horrela da bere esku hartze guztietan Gangoitik tokiari egokitzeko lan sakona egiten duelako, aldez aurretik prestatze-zirriborroak eta proiektuaren garapenaren planoak izaten dituen espazioaren azterlan analitikoa egin ondoren, bere egiturak altzairuzko kableak erabiliz eraikita.
Espazioaren proiektatutako forma eskultorikoko erabiltze honetan artista, aldi berean, soinu-elementu berria erabiltzen hasi da instalazioari zentzumenen arloko osagaia zuzkituz; kontua da ikusleak derrigorrez esperimentatu behar duela obrarekin, ez bakarrik era bisualean eta fisikoan, baizik eta baita entzumenarekin ere.
Gangoitirentzat bere lanak lortu nahi duen helbururik behinena oso argia da: artelana sortu nahi du, baina ikuslearen parte hartzeak funtsezkoa izan behar du, eta parte hartze horrek derrigorrezkoa eta funtsezkoa izan behar du obraren bere ulermenerako; beraz, lankidetza-praktika hori ezinbesteko elementu bihurtzen da eta errealitatea berriz era indibidualean esperimentatzeko bidea eskaintzen du irakurketa bakoitzaren bitartez.
ARTISTA www.andrewgangoiti.com
Andrew Gangoiti Robinson lizentziatua da Arte Ederretan, eskultura espezialitatean, Melbourneko University of RMITn (Australia, 1993). Post theory, Galería de 200 Gertrude Street (Melbourne, 1996), Retable for fountain, Span Gallery (Melbourne, 1998), Arizko dorreko Torqueo-a (Basauri, Bizkaia, 2010) edo f-hole, BilbaoArten, 2011, dira bere erakusketa indibidualetako batzuk.
Talde-erakusketei dagokienez besteak beste proiektu hauetan hartu du parte: Kangaroo Sculpture Award (Kangaroo Ground), Peter Burns-ek komisariatuta (Melbourne, 2001), Versus Proiektua Bilboko Abisal Galerian (Bilbo, 2005) eta Versus Proiektuko Condenados a entendernos galeria horretan bertan (2006). National Gallery Trustees Art Prize (RMIT Faculty of Art&Design, 1994) saria irabazi zuen. Bere lan artistikoei buruzko argitalpen batzuk ditu (Philip Jones, The Age, 1999 eta Ken Scarlett, Wold Sculpture News, 2001 besteak beste).
Gaur egungo erakusketak: The last voyage, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa.