2016ko uztailaren 06tik irailaren 04ra
Rekalde Aretoak, Zaloa Ipiña (Bilbao, 1986) artistaren erakusketa aurkezten digu Kabinete Abstraktuan, barriek 2016 programaren barruan. Programa horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikorako ematen dituen bekak jaso dituzten artisten lanak ematen dira ezagutzera.
Ipiñak espazioa eta argia gai bihurtu ditu bere obran, esparru horien irudikapen bisuala lantzen baitu, metakrilatoz eta serigrafiatutako azetatoz egindako eskulturen bidez. Era horretan, gardentasunak berak desagerrarazten du piezaren kanpo eta barneko eremuen arteko espazioa.
Ipiñak eraiki dituen Ikus-esparru zabalduak estudioan eta etxebizitzan egin duen maketaren emaitza dira. Instalazioan, etxea osatzen duen gela bakoitza bideoaren argiak zeharkatzen duen gorputz garden bihurtzen da, pisua galduta. Hor dago airean flotatzen, munduarekin lotura zuzena izango ez balu legez.
Errealitatearekin lotzen duen gauza bakarra maketa zehatza izateagatik dituen forma eta neurri kalkulatuak dira. Argiak leku guztietatik zeharkatzen du, bideoak berak argi bat irudikatzen duen heinean.Ipiñak argiaren bidez eraldatzen du pareten artean itxitako espazioa, espazio mugagabe bihurtzeko.
ARTISTA http://zaloaipina.wix.com/zaloaipina
Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUtik (2009) eta Obra grafiko garaikideko masterra egin du Coruñako CIEC Fundazioan. Gaur egun, BilbaoArte Fundazioaren lankidetza-beka du. Egoitza artistiko bat izan du Bartzelonako Centre dart contemporani Piramidón-en (2015), eta beste bat BilbaoArten (2012). Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ikusmen-arteen beka eskuratu zuen 2013-2014an.
Bakarka egin dituen azken erakusketen artean, hauek dira nabarmenenak:ITZALezinak, Windsor Kulturgintza galeria (Bilbo 2014), Argien ibilbideei jarraituz, Torre Ariz (Basauri 2013), eta Abierto por vacaciones, Galería Michel Mejuto (Bilbo 2012). Horrez gain, aurki banakako beste erakusketa batzuk egingo ditu, Bartzelonako Hotel H10 Art Gallery-n (2016) eta Eibarreko Portalean, Gipuzkoa (2017). Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUtik (2009) eta Obra grafiko garaikideko masterra egin du Coruñako CIEC Fundazioan. Gaur egun, BilbaoArte Fundazioaren lankidetza-beka du. Egoitza artistiko bat izan du Bartzelonako Centre dart contemporani Piramidón-en (2015), eta beste bat BilbaoArten (2012). Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ikusmen-arteen beka eskuratu zuen 2013-2014an.
Talde-erakusketa askotan hartu du parte, bestak beste, hauetan: 24 premi Telax, Antoni Pinyol galeria, Reus; CALL 2015, A del Arte galeria, Zaragoza; 25 al quadrat, Centre dart contemporani Piramidón, Bartzelona; Ertibil 2014, Rekalde Aretoa, Bilbo; Punto y raya festival 2009, 2011 eta 2014, Centre Arts Santa Monica, Bartzelona; Museo Reina Sofía, Madril; eta Reykjavik Center For Visual Music, Islandia.