Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

Jose Ibarrola

Cuestión de tiempo

2016ko uztailaren 13tik urriaren 16ra

Cuestión de tiempo (Denbora kontua) izenburupean, Jose Ibarrolak (Bilbao, 1955) Rekalde Aretoan lan monografikoa aurkezten du non Quattrocento-rako hurbiltze bat ezartzen duen ekintza artistiko eta kulturalaren garaikidetasunetik. Erakusketan 125 bat artelan aurkezten dira, azken hiru urteotan eginiko pinturak, eskulturak eta formatu txikiko marrazkiak batuz.


Iritzi-truke baten emaitza da Cuestión de tiempo erakusketa. Tamaina erdiko eta handiko margolanek, paper gaineko lanek eta eskulturek elkarrekin erlazionatutako gaikako serie bat eratzen dute; eta Quattrocentoko egile batzuen zenbait artelanekiko zeharkako elkarrizketa da ardatza eta izendatzaile komuna. Aurrez aurre jartzen dira eskulturak eta margolanak, haien mutazio dimentsionala eta aniztasun ikonografikoa, haien iragazkortasun tematikoa eta denborazko erlatibitatea, memoria diskurtsiboaren ur aldakorretan murgilean dabilen elkarrizketan. Erraz ezagutzeko moduko pintura eta egile batzuen interpretazio laikoak eta subjektiboak dira, garaikidetasunetik eta onarpenetik testuinguruan jarriak.

Egin dudan lan gehiena piktorikoa izan da, baina nire jarduera artistikoaren hasiera eskulturak markatu zuen. Zurez eta hondartzan aurkitutako hondakinez egindako lehen lanetatik hasita, denboran barrena, margolanetan marraztutako elementuekin sortutako eskulturak edo instalazio eskultorikoak sartu ditut erakusketa batzuetan: belarminak, bainulariak, papereko txalupatxoak, euritakoak.... Azken urteetan, alderantzizko prozesuari ekin diot, eskulturarekin eta pinturarekin dudan harremanean. Mundu eskultorikoa nire margolanetan barneratu da.

Nire eskulturetan "aurkitutako edo birziklatutako objektuak" erabiltzea aukera estetikoa da: denborak eta zoriak zer eragin duten erabilerak, historiak edo elementu naturalak jariatutako objektu horietan. Berpizkundea garai artistikora pinturatik errespetuz eta kritikaz gerturatzea apustu bat da, mimesiaren ordez aitorpenaren alde egindako apustua. Ikur artistikoa bera adina edo gehiago interesatzen zaizkit artelanak eragiten dituen efektuak eta arrazoizko kateak sortzeko duen gaitasuna. Nire obran bidemintsiokoaren eta hiru dimentsiokoaren artean ezarri nahi dudan harremana konfluentzia naturala da, eta –kasu honetan– aztarna kultural sakonak dituen garai historiko batean kokatu dut.

Bidegurutzeren batean edo aldaketaren baten aurrean, ona da klasikoei begiratzea. Beti izan dut gogoan memoria dela musen ama, eta, arteak iraganarekiko haustura sarritan erabili arren, iragan horretara itzultzen dela askotan, harengan inspirazioa bilatzeko. Giza joera horrek gogorarazten digu memoria ere bagarela, eta begi berriekin begiratu behar diegula forma zaharrei, bide berriak aurkitzeko, norantz goazen jakiteko, nondik gatozen onartuta.

Hortaz, erakusketak Quattrocentoari begiratzen dio, gertaera artistikoaren eta kulturalaren garaikidetasunetik abiatuta, egile politeknikoa aldarrikatzen du, eta Berpizkundearen mundura hurbiltzen da, norbanakoaren jaiotzaren mundura, nire sorkuntza-lanari ekiteko ditudan molde desberdinak sustatuta.

Jose Ibarrola

ARTISTA www.joseibarrola.com

Bilbon bizida eta lan egiten du. 1972an, arte erakusketa kolektibo batean hartu zuen parte lehenengo aldiz. Ordutik aurrera, erakusketak egin ditu, banaka edo taldeka, eta artelanak ditu ikusgai hainbat galeriatan, instituziotan eta museotan. Horrez gain, hedabide batzuetako lankidea izan da, ilustratzaile edo narratzaile grafiko lanetan; eta, margolaria, eskultorea eta ilustratzailea izateaz batera, eszenografoa ere bada. Hain zuen, zuzendari artistikoa izan da ikuskizun askotan, hala antzerkian, nola ekitaldietan, zineman eta telebistan.