Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

David Martínez Suárez

Menos da una piedra

2016ko maiatzaren 10etik uztailaren 03ra

Rekalde Aretoan egindako esku-hartzeak Menos da una piedra (Eta horrenbestean konforme) du goiburu, eta lan-prozesu baten parte da; hasieran Bizkaiko Foru Aldundiko diru-laguntza izan zuen, eta gero, Eusko Jaurlaritzako Eremuak programarena ere bai.

David Martínez Suárez Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako lizentziaduna da (La Hueria, Asturias, 1984), eta master bat egin du bertan.

Hainbat beka eta sari jaso ditu; besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Eremuak programa (2015), eta Gijongo Laboral Arte Zentro eta Industria Sorkuntzako LabJoven Experimenta izeneko beka (2012). Lorea Alfaro, Manu Urganda eta Jon Otamendi artistekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Zabalkunde Beka jaso zuen MLDJ izeneko proiektu baterako (2010-2011). Egoiliarra izan da Bilbaoarte Fundazioan eta Kunsthaus Bregenz-en (Austria, 2008), esaterako.

Erakusketen artean, hauek nabarmendu ditzakegu: Punto de origen, Barjola Museoa, Gijonen, eta Hall, Carreras Múgica Galeria, Bilbon (2016). Hiperobjetos, COAM, Madril; No better, no worse, no change, no pain. Gema Llamazares Galeria, Gijon; Si la montaña no va, Think espazioa, Asturias; Diagonal, Ariz Dorrea, Basauri, (2014). Inercia, Laboral Arte Zentroa, Gijón; Izena Gero, Guggenheim Museoa, Bilbo (2013). Defensa, Valey Kultura Zentroa , Asturias, (2012). Respira hondo, María Forcada Fundazioa, Nafarroa (2011). The back room, Pilar Parra & Romero Galeria, Madril (2009). Zwei Monate in Einem. c.art Prantl & Boch Galerie, Bregenz, Austria; Entornos Próximos. Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz, (2008).

Bere bideo-lana ikus-entzunezko emanaldietan egon da ikusgai, esate baterako, Nalón dokumentalaren proiekzioa, “Day of Architecture” barruan, Flemish Architecure Institute-n (VAi), FLACCen bitartez, Genk-en, Belgikan, 2007an.

Menos da una piedra (Eta horrenbestean konforme) adierazpidea lantzean behin erabiltzen da eguneroko jardunean, eta esanahia transmititzen denetik kanpo dauden gauzei dago lotuta. Etsipen antzeko bat da, nahiz eta zeregina eginda onura txikia atera, hobe delako konforme geratzea.

1797an jakin zen karbono hutsa zela diamantea. Horrek alkimia modernorako bidea zabaldu zuen; 1954ko abenduaren 16an, Howard Tracy Hallek diamante sintetikoak egitea lortu zuenean, baita prozesua errepikatzeko ere. Nire ustez, aipatutako adierazpideak beste esanahi bat izan zuen une hartatik aurrera.

60ko eta 70eko hamarkadetako performanceak eta instalazioak ikusten ditudanean, zuri-beltzeko irudi bat izateko egin zituztela iruditzen zait, esaterako, Beuys-ena, Rene Block Galery-n, edo edo Vito Acconcirena, New Yorkeko Sonnabend Gallery-n. Punto de origen (Abiapuntua) Oteizaren Kutxa huts baten iruditik hasi zen. Bere Irungo etxean egin zen argazkia, paisaia aurrean zuela. Irudi hori oso indartsua iruditu zait beti, eta are gehiago beste argazki bat aurkitu nuenean: artista bera kutxari argazkia egiten zebilenekoa, formatu erdiko kamera batekin, eta kristalaren bestaldetik. Zuzenak dira biak, estudioko laneko bat-bateko argazkiak balira bezala, baina aldi berean ezin dut euren ahalmena mugatu fetitxismo kontu batera, ezta analogikoarekiko nostalgia batera ere. Nik uste dut irudi biak, plano-kontraplano zinematografikoak ia, espazioko parte direla, geratzen ari den zerbait.

Punto de origen (Abiapuntua) proiektua osatzen duten eragiketen multzotik dator Menos da una piedra (Eta horrenbestean konforme) instalazioa, Rekalde Aretoan aurkezten dena. Objektuek hilobiaz haraindiko lekukotzak xuxurlatzen dituzte antza, ezagunaren eta ezezagunaren artean, egiteko erak desagertzen dira, eta erdi artisau erdi industrialaren arteko harreman soziala ere desagertzen da, eta horixe zen mundu moderno aurrekoarekin genuen lotura bakarra.

Alfred Jarryk azaldu zuen martiriorako eta sufrimendurako gailu kristau bat zela bizikleta. Clement Luxe 96 pista-bizikletan ibiltzen zen Parisen, zertarako eta bizitzeko eta ez pentsatzeko, batez ere; berak esan zuen bertatik ikusten zuena azkar zihoala bata bestearen atzetik, horrenbeste, emaitza baino ezin zuela jaso.



Irudiak