Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

ERTIBIL BIZKAIA 2016

2016ko maiatzaren 11tik uztailaren 03ra

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen  ERTIBIL BIZKAIA Ikus-arteen Erakusketa Ibiltaria Bilbon hasiko da eta ostean Sestao, Durango, Lekeitio, Santurtzi, Gernika, Arrigorriaga, Derio, Ermua, Igorre  eta Elorrion egongo da.

• ERTIBIL BIZKAIAREN XXXIV. edizioan artista sarituak Amaia Gracia Azqueta, Irantzu Yaldebere eta Helena Goñi izan dira. 1983. urtean egin zen lehen ediziotik ERTIBILen helburua   euren sorkuntza lana Bizkaian egiten duten eta gorantz egiten ari diren lurraldeko artistak laguntzea eta sustatzea da.

• Aurtengo edizioan 109 artista izan dira parte hartu dutenak,  denak 35 urtetik beherakoak. Disziplina guztietan aurkeztu diren lanen artean ERTIBIL BIZKAIA 2016 erakusketa eratu duten 20 lan hautatu dira. Hautespena egin duen epaimahai profesionaleko kideak hauek izan dira: Dani Castillejo (Gasteizko Artium  Museoko zuzendaria), Ane Rodríguez (Donostiako Tabakalerako zuzendaria)  eta Zuhar Iruretagoiena  eta Abigail Lazkoz artistak.

• Ekitaldiko irabazleek 5.000 €-ko munta jasoko dute lehen sariagatik, 4.000 € bigarrenagatik eta 3.000 €  hirugarrenagatik; hautatu diren gainerako artistek 2.000 €-ko saria jasoko dute

ERAKUSKETA

(*) Erakusketako katalogoko Mikel Onandia Garateren testuen laburpena.

Amaia Gracia Azqueta (Iruñea, 1985) artistak Paradis aurkezten du, behearen gainean eta hormaren kontra eusten den egitura metalikoa, triangelu formakoa, barruan glaziar ikusgarri baten zuri-beltzezko argazkia hartzen duena horrela elurrez betetako gailurren plastizitatea eta marko orokorraren formalismo geometrikoa kontrajarriz. Obra La Sublime deritzon seriekoa da, Marie Paradis (1778-1839) bezalako lehen emakume alpinistak omendu nahi dituen multzokoa.

Kontraposizioan oinarritzen den planteamendutik abiatuta eta gutxieneko baliabideekin, Irantzu Yaldebere-k (Bilbo, 1994) gakoak diren gaiei buruzko hausnarketa eragitea lortzen du Gora Arriba horizontalean obrarekin, hau da, besteak beste filosofia politikoaren jatorriei, justiziari, legeriari, gobernuari, askatasunari, eskubideei edo jabetzari eta horien defentsaren legezkotasunari buruzkoak eta, bereziki, horien irudikapen eta sinbolizazioari buruzkoak.

Helena Goñi-k (Bilbo, 1990) –biografikotik– Tourniquet proiektua garatu du, online gizarte baten pertsonek elkarri era intimoan hurbiltzeko dituzten era guztiei buruzko hausnarketan finkatzen den lehen fasearen ostean erlazioen gorpuztasunaren azterlanerantz deribatu duena, aldi berean baieztatuz zentzumenak, eta horien artean batez ere ukimena, funtsezkoak direla gizakien arteko tratua ulertzerakoan.

Music Movement obran Carlos Alza-k (Montevideo, Uruguay, 1987) artea-makina edo bakartasuna-kopia erlazioak aztertzen ditu osatua izateko parte hartzearen bidez jendearen erantzuna eragin behar duen pieza batetik abiatuta. Zurezko kutxa bat da, bafle baten modukoa, era iraunkorrean ikuslearen arreta deitzen duen zarata gogaikarria emititzen duena; ikusleak aldatu egiten du zarata hori hurbiltzen denean edo bozgorailuaren inguruan eskua mugitzen duenean.

80ko eta 90eko hamarkadetako euskal gazteen artean Hertzainak taldeak zabaldu zuen Si Vis Pacem Para Bellum latinezko maximaren S.V.P.P.B. akronimoa izan da Nora Aurrekoetxea (Bilbo, 1989) & Laura Ruiz (Bilbo, 1989) artistek euren pieza eskultorikorako hautatu duten izena; piezan ‘jaia bai, borroka ere bai’ esaldia gogorarazten duen zementuzko katxiarekin batera collage erako zuri-beltzezko irudiak biltzen dira irakurketa zailduz eta artxibo bat irakurtzeko eta narratiba pertsonalak eraikitzeko era alternatiboak proposatuz.

Leo Burge-ren (Londres, 1991) Los talleres de Mettray obra kartoizko moduluen gaineko alanbrezko egitura irregularrez eratuta dago eta  Jean Genet idazleak  La Santé-ko kartzelan idatzi zuen Miracle de la Rose (1946) nobela autobiografikora eraman nahi gaitu; nobela horretan era gordinean kontatzen du kartzelako bere bizitza, gazte denboretako bere amoranteekin berriz elkartzea eta Mettray-ko erreformatorioan bizi zituen muturreko bizipenak. Obra honen abiaburua Kalostra arte eskolako tailerreko estudioaren neurriak dira.

Ni estatus ni estatuas obran –era digitalean eskualdatutako eta tamaina handiko olana baten inprimatutako argazki analogikoa– Urtzi Canto-k (Bilbo, 1984) irudi bikoitzarekin jokatzen du; eraikuntza arkitektonikoaren jatorrizko argazkiari buelta ematerakoan eta zirkulua sartzen den marko moduan erabiltzen denean konposizio orekatua eta berdearen zuria eta beltzaren gaineko erabilerarekin kontraste kromatiko  deigarria –iraganaren paradigma bisuala– sortzen da, horrela ustezko ikuspegi objektiboaren begirada subjektiboa aurkeztuz.

Mexikotik EE.BB.era ihes egiten duen  uhin migratorioa dokumentatzen duen Chantal Akerman-en izen bereko filmaren erreferentzia eginez Marion Cruza Le Bihan-ek, (Bilbao, 1982) From the other side (de l’autre côté) bere bideoan, mugaren –esparru bat bereizten edo markatzen duen lerro politikoa, ideologikoa, fisikoa edo ekonomikoa– eta bere erabateko egunerokotasunaren kontzeptua azpimarratzen du.

Abiatzeko puntu moduan irudi propioaren bilaketa dela, postulatu esperimentalak esploratzearekin eta horien ikerketa grafikoarekin Arantza Escondrillas Ugartondo (Laudio, 1992) berariaz eta era esplizituan formen, koloreen eta espazio-tentsioen bidez trama abstraktu zehatzetan islatzen diren serie piktorikoetara iristen da.

Ateak zabalik? tituluak eta hizkuntza batzuetan egiten den ongi etorri esaldiek definitzen dute Iñigo Garatu-ren (Salamanca, 1990) obra eskultorikoaren izaera ironikoa; obra hau Europar Batasunak gaur egungo errefuxiatuen krisiari eman dion erantzuna ezmoral eta legez aurkako erreakzio moduan sortu du.

Eduardo Hurtado-k (Valladolid, 1986) profilen zati batzuk biltzen ditu paperezko biribilki baten, maila kontzeptualean erreproduzitzeko prozedura batzuk gogorarazten dituen prozedura baten ondorioz euren seinale propioa uzten duten jatorri metalurgikoko materialen hondarrak; horiek guztiak euskarri fisikoen gainean ezagutzak eta idealak kodetzeko, komunikatzeko edo transferitzeko erak dira.

Apeninoen hegoaldeko erresistentzia partisanoaren taldeen metraila hondakinak batu eta urtu ondoren Miriam Isasi-k (Gasteiz, 1981) Asta de bandera antifa tituluarekin Erromako San Lorenzo auzoko militante antifaxistentzako banderaren masta sortu du eta argazkiak atera dizkie masta horiekin eta horien zeta gorrizko banderekin.

Jone Loizaga-k (Bilbo, 1983) ekintza ikonoklastekiko duen interes estetikoa Bamiyán-go Budak suntsitu aurreko argazki batetik sortu zen, eta hori da bere esperimentazio formalaren hausnarketa eta abiaburua. Artistak bere iturriak erabiltzen ditu sakongrabatuaren teknikaren bidez eduki sinboliko berriak sortu nahirik.

Maila tradizionalean artisautzako materialtzat jotzen diren materialak –zura eta zeramika– erabili arren, Uxue López Iruretagoyena-k (Bilbao, 1992) hierarkizatu gabeko erregulartasun geometrikoko eta era guztietako eskuzko ebokazioak eta zama subjektiboak ukatzen dituen azalera monokromoetako pieza bat eraiki du, Poliforma deritzona.

Babesteko bere bidezko kutxa duen zurezko kutxa mugikor baten Gemma Martín Valdanzo-k (Valladolid, 1983) Leioa eta Getxo aldeko paisaia industrialaren arkeologiari buruzko informazio dokumentalaren zati bat bildu du. Argi-kutxa batek ikerketa burutu den egoera geografikoa erakusten du, hain zuzen ere aztertzeko agiri askotan, argazkietan, hausnarketa-testuetan eta antzina fabrikak zeuden tokietan batu diren landareak bezalako hondakin naturaletan eta lur motetan gauzatzen dena.

Olana tolestu eta esmalte beltz eta gris tonu desberdinetan pintatu denaren bidez Edurne Martínez Arroyo-k (Bilbo, 1982) kasu honetan irregularra den formatuaren funtsezko balioa adierazten du, hain zuzen ere obra piktorikoaren izatea eta ikuslearen pertzepzioa baldintzatzen dituena, ez berariaz ikuspegi bidimentsionaletik, baizik eta, aldi berean, bolumenak zuzkituz.

Estela Miguel-en (Cuenca, 1992) lanaren ezaugarri nagusia zuzenean mundu naturalarekin lotuta dagoen hibridazio tekniko eta diziplinakoa da, zehatzago esanda, primitiboa, sentsuala edo subkontzientea bezalako ideiak gogorarazten dituen plastika den neurrian surrealismoak definitzen duen estetika biomorfoarekin.

Damaris Pan-entzat (Mallabia, 1983) pintura ez da irudikapena, baizik eta kanpoko erreferenterik gabeko diziplina autonomoa, berez materia dena –bere obrarik errealistenetan ere pinturaz mintzatzen pintura bat–, bere ezaugarri propioetan finkatuta dagoena, horrela figurazioa/abstrakzioa dikotomia gaindituz.

Eskaner baten barruan ezkutatuta dagoen idulki baten gainean eusten den lentezko egitura triangeluarra. Une batzuk itxaron ondoren dispositiboa funtzionatzen hasten da; mugitu egiten den irakurle optikoak eta hori estaltzen duen prismak argiak islatzeak, errefrakzioak eta deskonposaketak eragiten dituzte, neurri baten edo bestean ikuslearen kokapenaren arabera edo aretoaren argiztapen handiagoarekin edo txikiagoarekin potentziatu egin daitezkeen efektu bisual eta makinen soinu batzuk ekoizten dituztenak. Karla Tobar Abarca-k (Quito, Ecuador, 1981) gailu teknologiko batek eskaini ditzakeen aldagaiak esploratzen ditu.

Argazkietatik eta lehen pertsonako lekukotzetatik abiatuta Diego Vivanco-k (Barakaldo, 1988) Istanbul International Electric bideoan proiektu artistiko bat egiteko hiru hileko beka batekin ezagutu eta gozatu zuen Istanbuleko bere egonaldia eta esperientzia laburtu du. Artistaren hausnarketa horren ardatzak beka bera eta bere proiektuaren izaera dira.