2014ko maiatzaren 15etik uztailaren 06ra
ERTIBIL BIZKAIA 2014 ikus-arteen erakusketa ibiltariaren XXXII.edizioa.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ERTIBIL BIZKAIA Arte Plastikoen Erakusketa Ibiltaria Bilbotik abiatuko da, eta Leioa, Gernika-Lumo, Lekeitio, Basauri, Barakaldo, Elorrio eta Vitoria-Gasteiztik igaro ondoren, Sestaon bukatuko da, 2015eko urtarrilaren 17an.
Hona hemen ERTIBIL BIZKAIA XXXII. edizioan saria jaso duten artistak: María Azcona, Kristina Losa eta Oihana Torre.
1983an lehen edizioa egin zenetik, ERTIBIL erakusketaren helburu nagusia beti izan da Bizkaian sormen-lana egiten duten eta agertzen ari diren artista berriak bultzatzea eta sustatzea.
Edizio honetara 141 obra aurkeztu dira, 35 urtetik beherako 104 artistak eginak. Espezialitate guztietan aurkeztu diren obren artean, 17 lan hautatu dira, ERTIBIL BIZKAIA 2014 erakusketa eratzeko. Honako hauek dira epaimahaia osatu duten profesionalak: Petra Joos (Guggenheim Bilbao Museoko Jardueren zuzendaria), Ana Salaverria (Donostiako Koldo Mitxelena Erakusketa Aretoko zuzendaria), Jaime Cuenca (arte-kritikaria eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea) eta Miren Arenzana eta Kepa Garraza artistak.