Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Aurrekoak

¡¡¡Sálvese quien podamos!!!

Asier y Javier

2013ko abenduaren 26tik 2014ko urtarrilaren 19ra

Sálvese quien podamos erakusketak  komunikabide desberdinetan argitaratutako Asier  eta Javierren “asko maite dugun krisiari” buruzko 45 binetako hautespena aurkezten digu.

Kontua da ezin diogula hain ospetsua den krisiari ihes egin; beraz, egin dezagun bat berarekin eta egin dezagun barre lehertu arte. Hori da gure proposamena, azaltzen dute humoregileek. Krisiari barre egitea,  egoerari buelta ematea,  ikuspegi desberdinetatik begiratzea gertatzen ari dena ulertzeko ahaleginean.

Karikatura, satira, ironia eta surrealismoa sarritan, entsegu sozioekonomikoaren liburuki  burutsuena baino eragingarriagoak  dira. Hori ez ezik, entseguarekin barre bakarra prezioa esaten dizunean egiten duzu.

Agian beti “zintzilik” eta erdi esekita ibiltzen garelako, gure ametsa beti da gure lanak ere horrelaxe ikustea: esekita. Oraingo honetan ametsa egia da, eta Bilboko erakusketa aretorik onenetakoa den hormetan: Rekalde Aretoan.

Goza ezazue.

Asier y Javier



Irudiak
  • ¡¡¡Sálvese quien podamos!!!
    ¡¡¡Sálvese quien podamos!!!