2012ko urriaren 03tik azaroaren 04ra
Jon Zabaleta (Hernani, 1950). Ilustratzailea da, Debako Arte Eskolan egin zituen oinarrizko ikasketak, 1971 eta 1974 bitartean, eta garai hartan hasi zen bere lanak publikatzen. 70. hamarkadaren erdialdean Zeruko Argia eta Komikia gehigarrian agertu ziren bere lanak, batez ere komikiak. Garai hartan Berriak-en 'Xua, Taka eta Klok' izeneko tirak publikatu zituen. 1976an Aberri Egunaren Ipuia koadernoa publikatu zuen Baionako Hitz aldizkariko gehigarrian. Harrezkero leku askotan kolaboratu du, tartean Eginen, Euskaldunon Egunkarian, Garaian, Haben, Euskadi Siouxen edo Ipurbeltzen. Zabaletak diskoen portadak, kartelak eta pegatinak diseinatu ditu. Horrez gain, ume eta gaztetxoentzako liburu ugari ilustratu ditu. Umeentzako eginak diruditen arren, bere marrazkietan politika, sexua edo ekologia bezalako gaiak landu izan ditu. Hogei erakusketatan parte hartu du azken urteotan (azkena Koldo Mitxelenan egin zioten, 2005ean), eta gaur egun marrazten era maisu lanetan dihardu.