2002ko abuztuaren 22tik urriaren 13ra
Alemaniako Vitra Museotik etorri zen erakusketa honek danimarkar diseinugile ospetsuaren objektu eta tipologien aukeraketa zabal bat zituen erakusgai.
Diseinu garaikidearen figurarik garrantzitsuenetakotzat hartzen da Panton eta bere lanetako asko, lanparak, aulkiak eta mota guztietako altzariak eta espazioa antolatzeko ideiak jada pieza klasikoak dira, 60. hamarkadan hasi baina bere egundaino oihartzunak dituen estetika eta gizarte iraultza baten emaitza.