2002ko abenduaren 19tik 2003ko otsailaren 02ra
Ezaugarri hauek dituen bizkaitar argazkilari honen lehenengo banakako erakusketa. rekalderentzat bereziki burututako proiektu honek argazki handien sail bi zituen, Modular Mod eta Modular Rec, espazioa gai zentrala izanik bietan. Irudiak metalezko egituretan muntatzeko asmamenak 'ezkatak' bailiran gainjartzen zituen aretoan irudia errealaren ispilu bezala delakoaren ideiarekin jolastuz, baina baita irudia errealitate beraren espazio eraikuntza bezala. Erakustokia, arkitektura eta irudia bildu egiten ziren fikziozko batasun xelebre bat eratuz.