Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Erakusketak

Egunekoak

Esaidazu egia ba

Bizkaiko Foru Aldundiko Arte Plastikoetarako bekak 2003-2004

2006ko maiatzaren 25etik uztailaren 09ra

Beatriz Herráez-ek komisariaturik.

ESAIDAZU EGIA BA talde erakusketak Bizkaiko Foru Aldundiko 2003-2004 biurtekoan bekatutako bederatzi artisten proiektuak biltzen ditu: Roberto Aguirrezabala, Zigor Barayazarra, Gorka Eizagirre, Borja Estankona, Kepa Garraza, Alejandro Goienetxea, Enrike Hurtado, Saioa Olmo eta Ixone Sadaba. Arte praktikara hurbildu eta berori ulertzeko modu ezberdinak aztertzen dituzten izaera anizdun proposamenak dira, ikusgarritasun plataforma ber-berean elkartzen diren lorpen eta desengainuen bitartez eginez; bertan azken urteotan bere protagonistek deskribatutako ibilien eklektikotasunaren inguruan gogoeta egiten delarik. Proposamenen desberdintasunak ez du ezertara ere kanpoan uzten interes puntu komun batean euren bilkura: luzapen eremu bat bideratu eta jarraipenagatik egin apustu.

Erakusketan 'Frank Nugan, Michael Hand and Nugan Hand Ltd. of Sydney. Australia. c. 1972-80 (8th Version)' aurkezten da, Mark Lombardi-ren (1951-2000) lan bat. Arte praktikaren hurbilketa erreduktibista planteatzetik urrun, trazadura formal doi 'eta bikain' baten bitartez bizi dugun eremu hori ulertzeko edozein saiakeratan gurutzatzen diren erlazio, ibili eta bideen konplexutasuna aurkezten du.

Informazio guztia antzeman, antolatu eta konektatzeko ezintasun hori da, sarritan, bidea hasi zuten artista askoren desenkantuak eta uzteak eragiten dituena. Egitura honetan jarraituz, mostrak balizko ibilbideek ikusgarritasuna izan dezaten, mundu osoko museo, arte zentro eta fundazioek kudeatutako artistei zuzendutako 100 deialdi baino gehiago kontsultatzeko beka eta egoitza programei buruzko artxibategi bat dauka. Almudena D�ez-ek egindako proiektua da.

Halaber, eta ziurrenik oraintsuko artea inskribatzen den jarraikako ibiliaren ideia honetan, Raimundas Malašauskas-ekin hitzaldiak antolatu dira, idazlea eta Vilnius-eko CAC-eko komisarioa, eta baita RMS La Asociación-ekin ere, Madrileko komisario kolektiboa. Proposamen biek zera dute komunean, preseski, lan bide berriak gaitzeko ahalmen frogatua, testuinguru xelebreetan ere, batzuetan 'etsaitasunezkoak' badira ere: Malašauskas-ek zuzenduriko lituaniar telebista publikoko programa bezalako proiektuak martxan jartzetik, zeinak artista eta komisario talde txiki batekin Vilnius hiri txikia erakusketa, seminario, hitzaldi eta bisiten bitartez arte praktikarako interesdun gune bilakatu duen sail bat hasi zuen; Madrilen hilabete bi beranduago bertan behera botatzeko zegoen eraikin batean RMS-k komisariatutako erakusketaraino.

Erakusketa dela eta Albert Folch-ek diseinatutako katalogo bat argitaratuko du rekalde aretoak, artisten idatzi eta lanekin eta mostran zehar sortutako dokumentazioarekin. Lars Bang Larsen, Olatz González, Beatriz Herráez, Miren Jaio, Paloma Martín Llopis eta Asier Mendizabal-en testuak izango dira. Argazkiak Begoña Zubero-renak.