Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

Harri, Orri, Ar, mintegia

2021eko abenduaren 15ean, 18:00etan

Harri, Orri, Ar. Praktikan oinarritutako ikerketa artistikorako formatuen esperimentazioa

Ikerketa artistikoari buruzko mintegia
laSIAk, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko ikerketa taldeak, antolatua.
2021eko urtarrilaren 20tik, 2021eko abenduaren 15era

laSIA ikerketa taldeak, Praktikan oinarritutako ikerketa artistikorako formatuen esperimentazioa proiektuaren parte den Harri, Orri, Ar, izeneko mintegia antolatu du eta 2021 urtean zehar garatuko da. 

Praktika artistikoaren dimentsio ikertzailean sakontzea du helburu laSIAk artearen praktika jakintzaesperientzia gisa ulertzen du, eta subjektu artistaren lekuan kokatzen da gogoetarako praktikaleku gisa, ezagutza teoriko bat garatzeko baino gehiago, sorkuntzarako bideak eta ikerketaren erakusketa ahalbidetzeko esperimentazio praktikoa bideratzen saiatuz.

Abian den proiektuaren helburu nagusia ikerketa artistikoaren prozesuak garatu, erakutsi eta/edo argitaratzeko formatuen bilaketan modu esperimentalean lan egitea da. Helburu horrekin, Harri, Orri, Ar, mintegiak artistak biltzen ditu eta hauen praktiketan ikertzailelanak presentzia hartzen du, era askotara, hau garrantzitsua izatera iristen delarik.

Saio guztiak Rekalde Aretoan izango dira (leku murriztuak) arratsaldeko 18:00etan, eta aldi berean streaming bidez emango dira.

HEMEN IKUSI AURREKO SAIOAK

Urtarrilak 20
MahaiIngurua: Ana Arnaiz, Aimar Arriola, Iñaki Imaz.
Informazio gehiago: harri, orri, ar. Mahaiingurua – laSIA

Urtarrilak 27
José Ramón Ais
Informazio gehiago

Otsailak 24
Mireia c. Saladrigues
info+

Martxoak 24
Laura F. Gibellini

Apirilak 28
Remco Roes

Maiatzak 26
Albert Corbí

Ekainak 30
laSIAren eskutik bateratze lana

Irailak 29
Clara Montoya

Urriak 27
Arantxa Echarte

Azaroak 24
Ainara Elgoibar

Abenduak 15
Mahai ingurua

Rekalde Aretoko saio presentzialera joateko, beharrezkoa da aurretik izena ematea salarekalde@bizkaia.eus helbidean, izen abizenak, telefono zenbaki bat eta gaian HARRI, ORRI, AR idatziz.

Informazio gehiago: Mintegia – laSIA
Webgune honetan saio bakoitzaren informazioa atxikituko da, baita online ikusteko sarbidea ere.

Pandemiaren erruz artista gonbidatuen interbentzioak aldatu daitezke. Horrela bada, proposatutako hedapen formatu berriekin esperimentatzen saiatuko gara. Edonola ere, aurreikusitako ordutegia mantentzen saiatuko gara.

Ekintza hau Rekalde Aretoa, BizkaiKOA eta UPV/EHU finantziazioari esker egin da. (US 19/07 Proiektua)


Beste ebentuak