Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Hurrengo ebentuak

Aurkezpena: Ondo Bizi Arte Egonaldia

2018ko abenduaren 14an, 19:30etan

Mutur Beltz Elkarteko kideek Rekalde Aretoan Ondo Bizi Arte Egonaldia II aurkeztuko dute. Hitzordu honetan, gaur arte egin diren bi gertaldietan parte hartu duten artista eta abeltzainak izango dira eta sortutako ikus-entzunezko lan batzuen proiekzioa ikusi ahal izango dugu.

Hitzordua dela eta, Mutur Beltz Elkarteak Ondo Bizi Arte Egonaldia II. Residecia artística del buen vivir –Karrantza 2018- liburuaren aurkezpena egingo du. Liburu honek Bruno Delgado Ramo, Onintza Etxebeste eta Itxaso Díaz-en lanak biltzen ditu, Arantza Lauzirika-ren testu batek lagunduta.

Sarrera librea lekua agortu arte.


Beste ebentuak