Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

Kongresu jardunaldiak

2019ko irailaren 19an, 10:00etan

Hiriko estetikak

Nazioarteko proiekzioa duten Kongresu-Jardunaldi  hauek ahalegin berritzailea eta  kalitate zientifikokoa eguneratu nahi dute hiriaren eta bere arazo estetikoen, urbanoen eta soziokulturalen inguruan. Funtsezko gakoetako bat  diziplina-askotarikotasuna da eta ez da garatu bakarrik ikuspegi akademikoa landuta, baizik eta hedakuntzakoa eta gizartean zabaltzeko asmo sendoarekin.

Ekitaldia bi egunetan banatzen diren lau saiotan  antolatu da  eta hinterlandera zabaldu diren metropolietarantz  eraman nahi du arreta, sinergia garrantzitsuak sor daitezkeelako hiriarekin gehien identifikatzen den aldearen  eta ezaugarri propioak eta  nabarmenak dituen aldirietako erregioaren artean; harreman horrek eragin iraunkorrak ditu sorkuntzaren edo ikerkuntzaren arlo batzuetan islatzen eta/edo esaten diren identitateen eraketan, pertzepzioan eta aintzatespenean, ezagutzaren arloetan besteak beste,  adibidez arte plastikoetan, arkitekturan, hirigintzaren historian, literaturan eta/edo  zinematografian.

Horrek guztiak  hiri-imajinarioetan  oroimenezko irudiak, eta baita bere ‘kimerak’  eta “ametsak”  ere, definitzen dituen etorkizun transformatzailea gordetzen du bere barruan. Taldeek propiotzat jotzen dituzten onetsitako oinarri geografikoei eta  kulturalei dagokienez Programako gaikako-ardatz moduan proposatu diren mahaietan egingo diren azterlanen ildotik trata daitezkeen  egitura espazio-denborazkoei buruzko galderak egitera eramaten gaituzten inertziak identifikatu ahal izango ditugu.

2019ko irailak 19 eta 20

PROGRAMA

Informazio gehiago eta izen ematea: arkhiriak@gmail.com


Beste ebentuak