2015eko martxoaren 13an, 18:30etan
Laurita Siles-ek Rekalde Aretoaren erakusleihoan ekintza kolektibo bat egitea proposatu du Garrobi Getxoko artisten harrobiarekin batera.
Artistak ardatz batekin artilea iruten irakatsiko die Garrobiko kide batzuei. Neolitoko tresna bat da ardatza eta gaur egun ehun-zuntzak iruteko erabiltzen da.
Jostea eta irutea denboraren igaroaren eta gertakarien garapenaren metaforak dira.
Parkak, Moirak, Atenea eta Ariadne mitologiako pertsonaietan oinarritutako ekintza da. Sinbolikoki irutearekin, jostearekin eta antzeko zereginekin erlazionatutako jainkosak dira guztiak. Haien unibertso sinboliko sakonean murgiltzen da, bertatik nortasunaren bestelako ereduak eta kolektiboaren erlazioa sormenetik eta utopikoa eta anakronikoa denetik abiatuz berriz definitzeko erabilgarriak izan daitezkeen arketipoak ateratzeko.
Gure betebehar ederra labirintu bat eta hari bat ditugula imajinatzea da. Ez dugu haria inoiz aurkituko; beharbada aurkituko dugu baina gero fedezko egintza batean galduko dugu, kadentzia batean, amets batean, filosofia deitzen diren hitzetan..."
Jorge Luis Borges
2024ko apirilaren 01ean, 10:00etan
Eduardo Sourrouillerekin topaketa
2024ko martxoaren 14an, 19:00etan
2024ko otsailaren 23an, 19:00etan
Cartas a Petrarca liburuaren aurkezpena
2024ko urtarrilaren 31an, 18:00etan
Tailerra: Poema fisikoa II, Laura Samekin
2024ko urtarrilaren 23an, 18:00etan
Eduardo Sourrouillerekin topaketa
2024ko urtarrilaren 18an, 19:00etan
2024ko urtarrilaren 11an, 19:00etan