Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Aurreko ebentuak

Gogoratzen? Artea eta Memoria tailerra

2011ko abenduaren 26an, 18:00etan

Gogoratzen? Artea eta Memoria tailerra da. John Gutmann-en lan artistikoa eguneroko memoriarekin erlazionatuko dugu nagusien bizipenen bitartez.

Raquel Olalla hezitzailearen eskutik, eguneroko memoria hobetzeko tresnak ezagutuko ditugu.

60 urte gorako nagusientzat, emakume zein gizon.

Azaroko eta abenduko astelehen guztietan arratsaldeko 18:00etik 19:30era (ezinbesteko hitzordua)

Hitzorduak eta informazioa 94 406 87 07 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.net-en

HELBURUAK
  • John Gutmann-en erakusketa bisitatu eta azpimagarrienetariko bost lan aztertuko ditugu gure bizitzako oroitzapenen bitartez.
  • Artistaren, John Gutmann-en ibilbideari buruzko daturik aipagarrienak ezagutuko ditugu.
  • Artearekiko eta hain zuzen ere argazkigintzarekiko interesa sustatu, norberaren giza-errealitatearen parte bihurtuz.
  • Arte kontzeptuak gogoan gordetzeko atentzioa jorratuz, eguneroko bizitzako memoria hobetuko dugu.
  • Oroipen pertsonalak landu kontzeptu eta irudien arteko harremana indartuz John Gutmann-en irudiak abiapuntu direla.
  • Norberaren ikuste kritikoa sustatu.
  • Lengoaia ezberdinak landu norberaren sentimenduen adierazpena indartzeko.


Beste ebentuak