Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Aurreko ebentuak

artea(k), futbola eta gizartea

2010eko maiatzaren 20an, 19:00etan

NAÏM AÏT-SIDHOUM & GUILLAUME BALLANDRAS PiedLaBiche taldea.

Bigarren hitzaldiaren protagonistak Naïm Aït-Sidhoum eta Guillaume Ballandras izango dira. Paris, Grenoble eta Lyongo artista, arkitekto eta idazleez osaturiko PiedLaBiche taldearen kideak ditugu, eta bere lanetan hiri-gunearen eta bere erabileraren gaineko hausnarketa egin ohi dute.

Bere hitzaldian Refait (Berregin) lana aurkeztuko du, eta bideo baten bidez futbola herri baten kolektibo irudikariaren ideiari buruzko gogoeta egiten da. Baita estadio baten berdegunean gertatzen dena begizta moduan doala ere, behin eta berriro milaka lagunen oroimenera itzuliz.

Horretarako, PiedLaBichek 27 minutuko bideoan 1982ko Munduko Txapelketan Frantziak Alemaniaren aurka galdu zuen penalti-multzoaren irudia berregin zuen planoz plano. Hala ere, irudien birsorkuntza Lyongo inguruetako eguneroko bizitzaren erakustaldien bitartez egin da, telebista frantsesak penalti-multzo hura emandakoarekin batera aurkeztuz.

Bestalde, PiedLaBiche taldeak beste bideo bat aurkeztuko du, eta bertan 2009ko Lyongo Bienalean egindako ekintza jakin bat emango du ezagutzera. Hain zuzen ere, futbol txapelketa batean hiru ate zituen hexagono-formako zelaia prestatu zen; herri-partizipazioaren ekintza kolektiboaren bidez, mendebaldeko pentsamoldearen ohiko dikotomiak gainditzeko modua adieraztea zen helburu.

Frantses-erdaraz aldi bereko itzulpena.





Antolatzaileak:
Fundación Athetic Club Fundazioa eta Sala Rekalde Aretoa.

Laguntzaileak:
Fundación de Fútbol Profesional, Frantziako Enbaxada Espainian Serbitzu Kulturala eta High Tech Hoteles.


Beste ebentuak