Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Aurreko ebentuak

Irakurketa Taldea

2009ko apirilaren 20an, 19:00etan

If I Can't Dance, I Don't Want to Be Part of Your Revolution izeneko komisario-proiektua 2005. urtean jarri zen abian, eta performancearen bilakaera eta performanceak arte garaikidearen barruan dituen tipologia desberdinak ikertzen ditu. Oraingo edizioan, proiektuak “maskarada” kontzeptua aztertuko du.

2006. urtean, proiektuaren barruan, irakurketa-talde ireki bat sortu zen Holandan. Taldean, artistak, teorialariak eta kultura-arloko beste eragile batzuk zeuden. Talde horren helburu nagusia zen performacearen jardutearen hainbat alderdi ikertzea eta performanceak alde politikoko beste esparru batzuekin dituen loturen berri izatea. Eta proiektuak horrelaxe jarraitu du orain arte, performatibitatea, antzerki-izaera eta feminismoak bezalako kontzeptuzko paradigmen azterketa oinarritzat hartuta.

Bilboko irakurketa-taldea / 2008ko negua: “Maskarada”

rekalde aretoak jarraipena emango dio ekimen horri, eta, horrenbestez, hilean behin bilduko den irakurketa-talde bat jarriko du abian. MACBAko Ikasketa Independenteen Programan (PEIn) ikasten ari den Aimar Arriola ikerlaria eta kultura-ekoizlea arduratuko da irakurketa-taldea koordinatzeaz; eta, bileretan, maskarada kontzeptua aztertuko da, era askotako hurbilpenak eginez.

Psikoanalisiaren, feminismoaren eta performancearen arlotik aztertuko da. Era berean, kontzeptu horrek gizarte- eta talde-arloko esperientzian duen eragina ikertuko da; eta, horrez gain, beste alderdi batzuk arakatuko dira, hala nola, errituala eta normalizatuta dagoena, jokabide urratzailearen aurrez aurre jarrita.

Programa:

Bilerak hilean behin izango dira (astelehenetan), rekalde aretoko Kabinete Abstraktua izeneko gunean, eta interesa duten guztiak joan ahal izango dira bertara. Koordinatzaileak testu jakin batzuk banatuko dizkie bertaratzen direnei, aztertzeko eta horietaz eztabaida egiteko; eta, sarritan, testu horien osagarri gisa, filmetako materiala ere erabiliko da.

Programa hau parte hartzera bultzatzen duen proposamen gisa ulertu behar dugu. Kontua ez da irakurketa sakon-sakonak egitea. Horren ordez, ahalegina egingo da gaikako arlo desberdinen artean eratze-lerro zeharkakoak bilatzeko eta loturak marrazteko, eta, aldi berean, esperientziaren eta jakintzaren arlo jakin batzuetara barneratzeko aukerak eskainiko dira.

Lehenengo bileretan, Iparramerikako Judith Butler filosofo postestrukturalistaren hausnarketak izango dira ardatza; hain zuzen, filosofo horrek –J. L. Austin-en hizkuntzaren teoriari buruzko baieztapenak abiaburutzat hartuta– genero eta performatibitateari buruz eta Joan Riviere-ren “Womanliness as a masquerade” (Femeninotasuna maskarada gisa) (1929) izeneko testuari buruz egin zituen hausnarketak. Hausnarketa horiek Butler-en “Gender Trouble” (“Generoa eztabaidan”) (1990) lanean daude bilduta; izan ere, bera da queer teoriaren sortzailea eta genero-arloko ikerketetan dagoen ikurretako bat.

Hurrengo bileretan, beste ikuspegi batzuetatik helduko zaio maskarada kontzeptuari, hala nola, antropologiatik edo ikerketa postkolonialen ikuspegitik.

2009ko urtarrilaren 19a, astelehena: Hasierako saioa – Aurremaskarada: “Generoa era performatibitatea”

Irakurketa:
Butler, Judith: “Inscripciones corporales, subversiones performativas”, hemen: El género en disputa: el feminismo y la subversión de la identidad [253-275 or.]. Bartzelona: Ediciones Paidós, 2007. [Gender Trouble. Feminism and the Subversión of Identity. New York: Routledge, 1999/1990]

2009ko otsailaren 9a, astelehena: “Maskarada”

Irakurketa:
Butler, Judith: “Lacan, Riviere y las estrategias de la mascarada”, hemen: El género en disputa: el feminismo y la subversión de la identidad [115-137 or.]. Bartzelona: Ediciones Paidós, 2007.

2009ko martxoaren 9a, astelehena: “Inauterietakoa”

Irakurketa:
M. Bahktin: “Introducción” en La cultura popular en la Edad Media y en el Renacimiento. El contexto de Fracois Rabelais. Bartzelona: Barral Editores, S.S., 1971.
OHARRA: 12-17 &41-2 orrialdeen irakurketa gomandatzen da

2009ko martxoaren 10a, asteartea: “Inauterietakoa”

Irakurketa:
Jordan, John: “El olor a carnaval: La revolución está en el aire” hemen: Modos de hacer. Arte crítico, esferea pública y acción directa [Paloma Blanco, Jesús Carrillo, Jordi Claramonte eta Marcelo Expósito (eds.)], Salamankako Unibertsitarearen argitalpenak, 2001.
**Azkenengo bi saioetan, Marcelo Expósitoren Radical Imagination (Carnivals of Resistance), 2004 lana proiektatuko da.

2009ko apirilaren 20a, astelehena. Irakurketa Taldearen azken saioa.

Irakurketa:
Agamben, Giorgio: “Notas sobre el gesto” en Medios sin fin sobre política. Valentzia: Pre-textos España, 2001.

If I Can't Dance, I Don't Want to Be Part of Your Revolution. III Edizioa. Maskarada. 2. gertaldia

- Tokia: rekalde aretoa/Kabinete Abstraktua (Rekalde zumarkalea 30)
- Egunak: 2008ko abenduaren 18tik 2009ko apirilaren 19ra
- Komisarioak: Frederique Bergholtz & Annie Fletcher
- Irakurketa-taldeko koordinatzailea: Aimar Arriola.
- Ordutegia:19:00etatik, 22:00etara


Beste ebentuak