Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

La Carne Viva tailerra

2025eko maiatzaren 06an, 18:00etan

La Carne Viva - Esperimentazio poetikoko laborategia

Laura Sam-ek zuzentzen duen tailerra, sorkuntza eta esperimentazio poetikoko laborategi bat da, ahotsaren, gorputzaren, inprobisazioaren eta jolasaren bidezko testuen eszenaratzean oinarritua.

Lantegiko lehen saioan aztertu eta editatuko dugun testu propio batetik abiatuko gara. Hortik abiatuta, gure idazkiak banaka eta taldeka landuko ditugu, ahozko hitzaren diziplinak eskaintzen dizkigun baliabideekin esperimentatuz, eta poemaren adierazpen-aukerak paperetik harago zabalduz.

Doako jarduera aldez aurreko izen-ematearekin 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidean.



Beste ebentuak