Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

Artea, Testuinguruko Arte gisa izeneko sinposioa (2. saioa)

2008ko martxoaren 07an, 18:00etan

Martxoaren 7a, ostirala, 18:00etatik 21:00etara: Judith Hopf, Asier Mendizabal eta Rachel Weiss.

Sarrera, Lukasz Ronduda, Leire Vergara eta Florian Zeyfang komisarioen eskutik.

Arte Kontzeptualak ez bezala, Testuinguruko Arteak ahalegina egin zuen artearen definizioa berriz ebaluatzeko, eta testuinguru artistikoarekin eta, orobat, kulturako eta politikako beste arlo batzuekin harremana duen jarduera gisa definitu zuela artea, eguneroko bizitzarekin dituen harremanak nabarmentze aldera. Era berean, Testuinguruko Artea 70eko hamarkadan arte-munduko erdigunean eta periferien artean finkatuta zeuden hierarkiak hausten saiatu zen.

Saio honetan atzera berriz ekingo diegu sinposioaren lehenengo saioan aztertu genituen gaiei. Orduko hartan, sakon aztertu genuen nola sortu ziren testuinguru berriak hirurogeita hamarreko hamarkadan, eta testuinguru berri horiek nola jo zuten geldituta bezala zeuden hainbat arte-prozeduraren aurka. Saio honetan, berriz, gonbidatuek prozesu horren eragina ebaluatzen jarraituko dute, orainaldiko jarduera artistikoaren eta komisario-jardueraren ikuspegitik.

Hitzaldiak gaztelaniaz eta ingelesez izango dira, eta aldi bereko itzulpena egingo da gaztelaniara.

Sinposio hau Rekalde Aretoak, heziketa lantzeko xedez, era askotako ikusleei zuzentzen dizkien hitzaldien barruan dago. Sinposiora etortzen diren ikasleek orduak batu ahal izango dituzte EHUko Arte Ederren Fakultateko hautapen askeko kreditu bat lortzeko.


Beste ebentuak