Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

Artea, Testuinguruko Arte gisa izeneko sinposioa (1. saioa)

2008ko urtarrilaren 15ean, 18:00etan

1, 2, 3... Abangoardiak izeneko erakusketaren esparruan sinposio bat egingo dugu, "Artea, Testuinguruko Arte gisa" izenburupean. Sinposioak bi saio izango ditu, eta honako hauek izango dira gonbidatuak:

Urtarrilaren 15a, asteartea, 18:00etatik 21:00etara: Carles Guerra, Jan Świdziński eta Jan Verwoert.

Bilera honetan, Jan Swidzinski egongo dela nabarmendu behar dugu, artista hori arte kontextualaren aitzindarietako bat baita.

Martxoaren 7a, ostirala, 18:00etatik 21:00etara: Judith Hopf, Asier Mendizabal eta Rachel Weiss.

Bi saio horietan, parte-hartzaileek ahalegina egingo dute 70eko hamarkadan jardunean zeuden artista poloniar batzuen testuinguruan lan egiteak zituen ondorio politikoak, estetikoak eta teorikoak aztertzeko. Ildo horretan, unibertsaltasuna vs. berezitasuna bezalako ideiak zentzu kritikoz aztertuko dituzte.

Arte Kontzeptualak ez bezala, Testuinguruko Arteak ahalegina egin zuen artearen definizioa berriz ebaluatzeko, eta testuinguru artistikoarekin eta, orobat, kulturako eta politikako beste arlo batzuekin harremana duen jarduera gisa definitu zuela artea, eguneroko bizitzarekin dituen harremanak nabarmentze aldera. Era berean, Testuinguruko Artea 70eko hamarkadan arte-munduko erdigunean eta periferien artean finkatuta zeuden hierarkiak hausten saiatu zen.

Hitzaldiak gaztelaniaz eta ingelesez izango dira, eta aldi bereko itzulpena egingo da gaztelaniara.

Sinposio hau Rekalde Aretoak, heziketa lantzeko xedez, era askotako ikusleei zuzentzen dizkien hitzaldien barruan dago. Sinposiora etortzen diren ikasleek orduak batu ahal izango dituzte EHUko Arte Ederren Fakultateko hautapen askeko kreditu bat lortzeko.


Beste ebentuak