Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Erakusketak

Aurrekoak

Erreakzioa-Reacción

HEMEN ETA ORAIN!

2008ko uztailaren 10etik irailaren 21era

Hemen eta orain! proiektuaren bidez, elkartzeko, hausnartzeko, eztabaidatzeko eta aurre egiteko gune bat eratu nahi dugu, pentsamendu feministak, queer politikek eta diskurtso postkolonialek jarduera artistikoan sartzen dituzten jarduteko moldeak lantze aldera. Proiektuak izaera bikoitza du, batetik, lanen erakusketa izango baita, eta, bestetik, materialen artxiboa eta dokumentazioa egingo baita. Proiektuaren bidez, jardute artistiko horren ikuspegi zabala eskaini nahi dugu, aldizkariak, fanzineak, bideoak eta marrazkiak erakutsiz.

Carmen Nogueira artistak diseinatu duen gailu baten bitartez, rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan, zine formatuan lanean aritu diren talde feministen eta queer taldeen lan ugari jarriko ditugu ikusgai, zine euskarrian ekimen asko egin baitira.

Azken urteotan, gure inguruan, proposamenak askotarikoak izaten dira, eta generoari eta sexualitateari buruz egiten diren eztabaidak eta diskurtsoak konplexuagoak eta arazotsuagoak izaten dira. Erakusketa hau hemen eta orain eratu dugu, deigarri izateko asmoz, jendeari ohartarazi eta erne jartzeko, eta ekintza feministaren molde berrietara hurbiltzeko gonbit egiteko.

Erreakzioa-Reacción

Azucena Vieites eta Estibaliz Sádaba artistek osatzen duten talde hau 1994. urtean sortu zen, artearen eta feminismoaren erdibidean proiektuak egiteko gune bat eratze aldera. Erreakzioa-Reacción ekimen aitzindaria izan da estatu osoan, eta oso ezaguna da bere esparruan, harreman estu-estuak izaten baititu mugimendu bereko nazioarteko beste talde batzuekin. Ordutik 2000. urtera arte fanzineen ediziora, hamar guztira, bideratu ditugu gure ahaleginetako asko, proposamen adierazgarriena, enblematikoena eta garai bateko beharrizanekiko gure lana hobeto definitu duena izanik. Argitalpenak feminismoaren dibulgaziorako asmoz egin ziren, gure inguruan arte praktika eta kritikarekiko tradizio feminista behar bezain finkatua ez zegoela jabetuta.

Horretarako Erreakzioa-Reacci�n taldeak lan ildo anitz bat definitu zuen, besteak beste, testuen itzulpena eman zuena 'garai hartan zentzu horretan asko zegoen egiteko',artista ezberdinei euren lana erakusteko gonbidapenak luzatu zitzaizkien, borondate politikotik emakume eta artisten lana ordaintzeko lankidetza guztiak pagatzeko ezarpena kontenplatu zen, zuntz soziala eratu zen eta aldi berean guretzat Erreakzioa proiektua lantzerakoan guretzat erreferenteak izan ziren Europa osoko edo Ameriketako beste kolektiboek antzeko ekimenak aurkeztu zituzten.

Denboraren joanarekin egindako argitalpenak berrikustean, ordurako egun garatzen dabiltzan gaietako asko helduta genituela esan dezakegu. Pospornografia, biolentzia matxista, feminismo poskoloniala, antimilitarismoa eta intsumisioa, musika eta generoa, lan prekarietatea, komunikabideak edo gorputz errealitate berriak bezalako gaien inguruko ikusizko, idatzizko eta itzulpengintza lankidetzak proposatu ziren.

Erreakzioa-Reacción taldearen lehenengo tailerrak teoria, arte praktika eta aktibismo feministari buruzko gogoeten inguruan eman ziren; feminismoa eta subjektu politikoa, emakumeak, ardatz teoriko nagusi bezala zuten, ordurako Erreakzioak 'emakumea' hitza eta emakume/feminitatea binomioaren izaera esentzialista edo biologikoaren ideiarekin problematizatu eta apurtzen saiatzen bazen ere. Hontara agerian jartzen zen gizarte, politika, arraza edo sexu koordenada berriekin sintonian eratzen diren beste feminismo batzuei espazioak uzteko beharrizana.

Gaur egun feminismoaren normalizazioak bere normatibizazioa ekar zezakeen, hau da feminismo mota baten onarpena 'zuria, heterosexuala, klase ertaina, mendebaldekoa' eta beste batzuen esklusioa. Honela, gure azken proiektuak feminismo kritikoa eta queer politikaren arteko intersekzioan garatu dira. Zentzu honetan egindako proposamenen izenburuak ere 'Espazio sexualaren birpolitizatzea, Feminismoaren mutazioak edo Feminitate problematizatua' egindako lanaren adierazleak dira.

Erreakzioa-Reacción Artxiboa

Proiektuaren barruan, Euskal Herrian lanean aritzen diren emakume artistei buruzko artxibo bat dago, Erreakzioa-Reacción taldeak artxibo hori jarri baitu abian erakusketari begira. Artxibo honek bilatzen duen izaera ireki eta generikoa kontutan izanik lanen aukeraketarik ez egotea erabaki zen, baizik eta bilduma ahalik eta zehatzena.

Halere, artxibo honek ez dauka helburu totalizatzaile ez absoluturik, baizik eta arte sisteman parte hartzen dutenek zabaldu eta kontutan izan dezaten aurrerantzean ere etengabeko work-in-progress antzeko prozesu baten irekiera bezala ulertu behar dela.

DIY, zuk zeuk egin

Mostra honetan argitalpenak DIY, zuk zeuk egin, parametroetan aurkezten dira, edizioa, praktika artistikoa, feminismoak eta talde lanaren arteko intersekzioan. Punkaren DIY izpirituari berriro ere ekitean datza, pentsamendu feministaren genealogia bezala eta emakumeek artean talde eta multi edo diziplina anitzaren ideiatik egindako lanaz baliatuz.

Panorama anglosaxoian laurogeita hamargarren hamarkadaren hasiera aldera sortu zen Riot Grrrls mugimendua erreferentzia bezala ezartzen da: zure inguruan dagoena ez baduzu gustuko, zuk zeuk egin; ez duzu behar azpiegitura gehiegirik zerbait burutzeko, ekintzaren objektu izatetik subjektu izatera pasa zaitez, proiektu bat garatzerakoan 'musikala, artistikoa, editoriala' funtsezko baldintza bezala birtuosismo teknikoa jar ezazu ezbaian, erabil ezazu berariaz low-fi estetika. Emakumeei boterea emango dieten testuinguru eta lan espazio independenteak sortzeko tradizioarekin jarraitzea da.

Erakusketan sartu diren taldeak eta fanzine-motak

Hemen eta orain! erakusketan, fanzine formatuan lan egin duten hainbat talde feministaren lanak daude ikusgai. Eremu honetan azken urteotan Erreakzioa-Reacción taldeak ezagutu izan ditun ekimen anitzak orain ikusgai daude mostra honetan, baita lanean ekiterakoan guretzat erreferenteak izan direnak ere, LTTR esaterako, 2001an New Yorken sortutako genderqueer artista feminista taldea, queer desioaren adierazpenean eta feminismo kritikoaren ekoizpenean, ingurumari erradikaletatik egindako lana nabarmendu nahi duena.

Prologue urteotan ezagutu dugun beste ekimen bat da eta Graz-en, Austrian, gauzatutako magazine eta hitzaldi jardunaldi, erakusketa, performance, DJ saio eta kontzertu eran aurkezten dena. Proiektuak Erdialdeko eta Ekialdeko Europako hainbat egileren lana hartzen du.

Oraintsuko erreferente bezala Malmoe proposamena aipatu beharra dago ere, kultura eta politikaren inguruko mintzairak birpolitizatu, errealitate ezberdinak eta gatazka sozialak konektatu eta emantzipazio diskurtsoak ezartzen saiatzen den magazinea, Vienan kokaturik dago.

Proiektu honetarako Girls Like Us, bezalako taldeen lankidetza izan dugu, 2005ean kultura lesbikoaren banilla errepresentazioen antidoto bezala sortzen den magazinea. Non da umorea, keinua, subertsioa, klasea Magazinea Amsterdam-en egiten da, New York-en argitaratu eta mundu osoko hiri handi askotan aurki daiteke.

Beste alde batetik, Cuntstunt Vienan sortzen da eta bere partaideak artistak dira. 2003an egin zuten beraien lehenengo alea, DIY egite moduarekin argiki loturiko feminismotik, material, ideia, musika, collage eta marrazkien elkar trukerako. Bere interesak emakumeak eta politika kulturalen historiarekin zerikusi dute. Riot Grrrls mugimendua bere erreferentzietako bat da.

Regina magazine forman 1994tik Regina Maria M�ller-ek argitaratzen duen beste arte proiektu bat da. Egundaino aldizkariaren zortzi ale argitaratu dira eta bederatzigarrena prestatzen dabil. Reginak aldizkari femeninoaren formatua eraldatu egiten du: mota horretako aldizkarien ohiko sailak ditu (moda, lana, etxea eta lorategia, sukalde errezetak, bikotea) baina magazinearen benetako edukiak egunerokotasun horrek beste zerbaitekin zerikusia duela agerian uzten du.

Iconoclasistas aipatu behar dugu ere, Argentinatik datozen. Keinu �ikonoklasista� haustura estrategien bitartez irudi ezkutua ikusgarri egingo duen kontrapuntu sinbolikoa eratuz merkataritza irudi bat haustearekin lotzen da. Ikonoklasistek ikono instituzionalizatu, menperatzaile, hegemonikoen erraustearen estrategian oinarritzen dute euren lana.

Mujeres Públicas Argentinakoak dira ere. 2003an gogoeta eta desio ezberdinak konpartitzeko beharrizanaren ondorioz topatzen hasi ziren, lehenengo unetik politikoa ikuspegi sortzaile batetik jorratzeko asmoz, politika manifestaziorako ohiko formen alternatiba bezala. Euren ekintzek kalea dute eszenatokitzat eta arte praktika darabilte estrategia bezala.

Elke Zobl-ek 2001etik Grrrl Zine Network zuzentzen du, femzine (fanzine feministak) plataforma bat. Webguneko espazio honetarako lana mundu osoko femzine zerrenda bat konektatu eta eskaintzean datza. Ekimena Elke Zobl Interneten zine feministak bilatzen zebilela sortu zen, eskuragarri zeuden baliabideak eskasak zirela konturatu eta horretarako espazio bat sortzea erabaki zuenean. Elke Zobl gainera, neska eta emakume gazteak boteretzeko San Diegon, Kalifornia, tailerrak egin dituen Grrrl Zines a Go Go talde feministako kidea da.

Gure inguru hurbilenean O.R.G.I.A., 'Organización Reversible de Géneros Intermedios y Artísticos', bezalako ekimenak aipagarriak dira, zeharkako kokapenetatik politika sexual eta identitarioen inguruko ikerketa eta arte lana 2001etik garatzen diharduen diziplinarteko kolektibo bezala aurkezten da. Edo Belcro, bere lehenengo argitalpena atera berri duena, eta artea, diseinua, arkitektura, argazkigintza edo ilustraziotik datozen artista orok parte hartzen dueneko proiektu editorial bezala hasten dena. Lehenengo alean hiri eta giza elkar eraginarekin zerikusia duten planteamendu eta proiektu ezberdinek bat egiten dute.

Artsimas euren burua kokatzea lortzen ez duten ordena ezarria ezbaian jartzeko beharrizanean bat datozen artista feministen taldea da. Emakume bezala errealitatea aztertzeko eta sistema patriarkalak darabiltzan medioak ezagutzeko mintzaira feministei heltzeko beharrizanean sinesten dute. Taldea Bilbon sortzen da eta artea aukeratzen du jarrera kritikotik gizartean eragiteko tresna bezala.

Beste alde batetik, Tomboi proiektua ere Bilbotik egiten da, gaua eta neskentzako jaien inguruan zerbait ezberdina sortzeko espazio bezala, dibertigarriagoa, negozioa eta komertziala nagusitzen deneko gertakari baten ordez. Tomboi-en ez dago kalitate kontrolik, erlazionatzeko leku bat da, jendea ezagutu eta ikuspegia aldatzeko. Batzarrak egiten dituzte eta ustekabeko gauzak antolatzen dituzte.

Pripublikarrak talde diziplina anitza eta gizartean era kritikoan pentsatzeko arteak eta feminismoak bide bezala aztertzen saiatzen den proposamen bezala sortzen da. Beraiek diotenez, gertatzen direneko testuinguru sozial eta politikoetako errepresentazioen bitartez generoen analisian zentratzen dute euren interesa.

Proposamen guzti hauek talde-lan praktika bat konpartitzen dute, eztabaida eta gogoetarako espazioak, emakumeentzako boteretzea, sortzen dituzten arte eta aktibismo inguruetatik, eta ekintza feminista forma berriak martxan jarri eta konpartitzera gonbidatzen gaituzte HEMEN ETA ORAIN!

Erakusketa honi dagozkion jarduerak

Hemen eta orain! erakusketa dela eta, hurrengo jarduerak izango dira:

Osteguna, uztailaren 10a, iluntzeko 20:00retan: inaugurazioa

A duras penas (Hernani) taldearen musika-emanaldia, 20:30etan

Irailean, erakusketarekin batera, hitzaldi eta mahai-inguru batzuk ospatuko dira rekalde aretoan; eta, horietan, euskal esparruko arte-jardute feminista testuinguruan kokatuko duten hainbat taldek parte hartuko dute. Esate baterako, Artsimas, Pripublikarrak, Wiki-historias eta Tomboi bezalako taldeek beren lanak aurkeztuko dituzte, eta hausnarketa egingo dute artea eta feminismoa binomioari buruz. Bestalde, Carmen Mürsch-ek feminismoak arte-hezkuntzan duen zereginari buruz hitz egingo du. Mürsch Zurich-eko IAEko 'Institute for Art Education' zuzendaria da, eta, era berean, lankidetzan aritu da, Documenta XII-ko Hezkuntza Saileko zuzendaria den Ulrich Schtker-ekin batera, hezkuntza-bitartekaritzari buruzko ikerketaren arloan programa horretarako. Horrez gain, Elke Zobl-ek Internet-en dauden femzineen plataformei eta foroei buruzko hausnarketa egingo du. Jarduera horiek egun hauetan izango dira:

Asteazkena, irailaren 10a, 18:00etan:

Carmen Mürsch-en hitzaldia
Artsimas eta Pripublikarrak taldeen aurkezpenak
Erreakzioa-Reacción taldeko Estibaliz Sadaba eta Azucena Vieites artistak izango dira moderatzaileak

Osteguna, irailaren 11, 18:00etan:

Elke Zobl-en hitzaldia, Erreakzioa-Reacción taldeak egingo duen sarreraren ondoren
Wiki-historias eta Tomboi taldeen aurkezpenak