Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Aurrekoak

If I Can’t Dance I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution

III Edizioa. Maskarada. 2 Gertaldia

2008ko abenduaren 18tik 2009ko apirilaren 19ra

Komisarioak: Frederique Bergholtz & Annie Fletcher

Artistak: Keren Cytter, Jon Mikel Euba, Olivier Foulon, Suchan Kinoshita, Joachim Koester, Sarah Pierce

Abenduaren 18tik aurrera, rekalde aretoa If I Can’t Dance, I Don´t Want To Be Part Of Your Revolution izeneko plataforma ibiltariaren egoitza izango da. Komisario-proiektu horren bidez, egileek performance-aren eta performance-ak arte garaikidearen barruan dituen tipologia desberdinen bilakaera ikertzen dute. Proiektu hori 2005. urtean jarri zuten abian Herbeheretan, Utrecht-eko a/d Werf, Hertogenbosh-eko Boulevard eta Leiden-go De VeenFabriek antzerki-jaialdien ekimen paralelo gisa. Lehenengo edizioan, taldeak sakon ikertu zituen antzerki-izaera eta eszenaratzea bezalako kontzeptuak, eta enkargua egin zien hainbat artistari obra berriak egin zitzaten berariaz antzerki-izaerakoa zen testuinguru baterako. Bigarren edizioan, berriz, feministek arte garaikidearen barruan utzi duten legatua izan zen proiektuaren ardatza, eta legatu hori performance-aren bidez ikertu zuten.

Plataformak gai horiei buruzko hausnarketa egin du Europako hainbat zentrotan, esate baterako, de Appel Arts Centre (Amsterdam), MuHKA (Antwerpe) eta Overgaden Institute of Contemporary Art (Kopenhage) zentroetan. Hirugarren edizioak Maskarada du izena, eta hitzaurre batez eta lau gertaldiz osatuta dago. Horren bidez, artistekin eta beste lankide batzuekin batera, hausnarketa egin nahi du gaur egun nortasunaren eta espazio publikoaren artean dagoen harremanari buruz. Azken edizio hau Kopenhagen jarri dute abian, Europako hainbat zentrotara joango da, hala nola, de Apple Arts Centre (Amsterdam), rekalde aretoa (Bilbo) eta Project Arts Centre (Dublin) izeneko zentroetara, eta, azkenean, ibilaldia Van Abbemuseum (Eindhoven, Herbehereak) zentroan bukatuko da.

Hirugarren edizioaren ardatza maskarada da; eta psikoanalisian, feminismoan eta performance-an izan duen ibilbidea aztertzen du. Komisarioek interes berezia dute Judith Butler filosofo post-estrukturalista amerikarrak Joan Rivieres-en Womanliness as a masquerade (1929) lanari buruz egin zituen hausnarketekin. Hausnarketa horietan, generoa, gehienbat, ekintza, jarduera, manipulatutako kodeen multzo eta jantzi gisa aztertzen du; ez du lantzen berezko nortasun baten funtsezko alderdi modura. Bestetik, Giorgio Agamben-en Notes on Gesture (1993) lanean, sakon aztertzen da keinuaren galera eta, galera horren ondorioz, keinuarekiko obsesioa nola sortu den. Keinuak berak premia sartzen digu maskaradari buruz hausnarketa egiteko, esperientziaren testuinguruan kokatuta, gizartearen, taldearen barruan. Hirugarren edizioan, honelako alderdiak landuko ditu: errituala, keinuak, normalizatuta dagoena, jokabide urratzailearen aurrez aurre jarrita,...

Hirugarren edizio hau 2008ko abuztuaren 23an jarri zuten abian Kopenhageko Overgaden Institue of Contemporary Arts zentroan. Hor, parte hartu zuten 6 artistek maskaradan oinarritutako hausnarketa batzuk egin zituzten batera. Une horretatik aurrera ildoak
finkatzen hasi ziren, eta 2 urtez –2010. urtera arte– landuko den obra sortzeko ildo horiek hartuko dira aintzat. Denboraldi honetan, artistek lantzen ari diren obrak aurkeztuko dituzte, hirugarren edizioa osatzen duten gertaldietan.

2008ko abenduaren 18tik 2009ko apirilaren 19ra bitartean, plataforma ibiltaria rekalde aretoan egongo da; eta, era horretan, aretoa topaleku bilakatuko da, proiektuari buruzko ezagutzak, elkarrizketak eta hausnarketak egiteko topaleku. Era berean, If I can’t dance,... plataforma osatzen duten artistek zuzendutako hainbat tailer egingo dira Bilbon.

Bilbon egingo den bigarren gertaldian, plataforma osatzen duten artistek aurrez ezarritako ikuspegiei egingo diete aurre, beren eboluzioko ildoaren barrutik. Sei artistak eta lantzen ari diren obrak bi multzotan aurkeztuko ditugu rekalde aretoan; multzo horiek erakusketa-gunetik ibiliko dira biraka, eta era honetan antolatuko ditugu:

1. atala. Keren Cytter eta Oliver Foulon, 2008ko abenduaren 18tik 2009ko apirilaren 19ra.
2. atala. Jon Mikel Euba eta Suchan Kinoshita, Joachim Koester eta Sarah Pierce, 2009ko martxoaren 10etik 2009ko apirilaren 19ra.

Keren Cytter. Lana

Keren Cytter-en lanean, gidoia da oinarri nagusia. Antzeztokiak, elkarrizketak eta bakarrizketak sortzen ditu, errealitatea eta fikzioa tartekatzen ditu beti, eta gidoia bera filmen eguneroko antzeztokiaren zati bilakatzen da. Cytter-en lanak Frantziako Nouvelle Vague-ren estiloaren, Dogma mugimenduaren arauen eta bideoartearen estetikaren bide erdian daude; haietan, narrazioak zinema dokumentalaren, melodramaren eta kokapen-komedien (sit-com) artean daude, eta pertsonaiak eta argumentua gertaldi laburretan garatzen dira. Bere obraren gai nagusia pertsonen arteko harremanak dira, hain zuzen, sexua eta maitasuna, krudeltasuna eta beldurra, bekaizkeria, gorrotoa, zeloak… Errepikapena agertzen da, hala hizkuntzan nola muntaketan, eta hori lagungarria da egileak obretan lantzen dituen gaien indarra biziagotzeko.

rekalde aretoan, Keren Cytter-ek performance batzuk eta film berri bat erakutsiko ditu.

Oliver Foulon. Lana

Bere lanen gai nagusia pintura historikoen eta artelan garaikideen erreprodukzioa da. Argazki-makina erabiltzen du oharrak hartzeko baliabide gisa, harrapatzen dituen irudiak sekuentzia modura antolatzen ditu, eta horietan denbora ez da nahitaez kronologikoa izaten. Bere lanak argazkien bilduma baten itxura du, modu hori baitu bere interesak, gaiak, ideiak eta proposamenak egituratzeko.

rekalde aretoan, Oliver Foulon-ek Erratzaren bakarrizketa izeneko proiektua aurkeztuko du. Proiektu horren ardatza maskarada kontzeptuak pinturarekin duen zerikusia da. Abiaburua Gustave Courbet-ek 1865. urtean egin zuen Jo, irlandar ederra izeneko obra da. Koadroaren lau kopiak bilatzeko egin zuen lan sistematikoa zein inguruabarretan egin zuen erakusten du, eta, horrez gain, hitzaldi-performance berezi bat aurkezten du.

Suchan Kinoshita. Lana

Bere obran musikako eta antzerkiko osagaiak txandakatzen dira, eta ikusizko eta arkitekturako osagaiekin korapilatzen dira. Normalean, bere obran, bizitzako alderdi publikoen eta pribatuen arteko lotura aztertzen du. Kinoshita-k bere lanean erabiltzen dituen objektuak eguneroko gauzak dira (erabilitako bonbillak, kaferako iragazkiak edo te-poltsatxoak), eta errealitatearen alderdirik arruntenen erakusgarriak dira. Ikusleak zentzumenezko esperientzia bat biziko du Kinoshita-ren obra ikusten duen bitartean, obra,
aldi berean, elkarri eragiteko proposamen bat delako. Bere proposamenak erakusteko aukeratzen duen testuinguru artistikoakareago nabarmentzen ditu proposamen horiek dituzten alderdirik poetikoenak eta artistikoenak.

rekalde aretoan, zuzendari, ikusle eta egile gisa dituen “rol” desberdinak bateratuko ditu bere obran.

Jon Mikel Euba. Lana

If I can’t dance proiektuaren bigarren gertaldian, feministek arte garaikidearen barruan utzi duten legatua izan zen proiektuaren ardatza; eta, Jon Mikel Eubak bertan parte hartu zuenean performance-aren alderdi batzuk azaldu zituen, hain zuzen, antzezpena eta nortasuna. 2007. urteko maiatzean, musika, antzerki eta ikusizko arteei buruzko A/D Werf jaialdian izan zen, eta Re:Horse/RGB Horse lanak aurkeztu zituen. Hor, gidoi bat erabiliz, ikusleak parte hartzera bultzatzen zituen. Bitartean, film bat filmatzen zuten, eta, aldi berean, bi pantailatan ematen zuten. Performance-aren inguruan hondakinezko material ugari sortuz joan da, eta, hori, pixkanaka-pixkanaka, obraren zati bilakatu da eta, hala, ezinbestekoa izaten da obraren bilakaerari begira.

Bilbon Jon Mikel Eubak Re:Writing Re:Horse izeneko tailer bat egin nahi du EHUko Arte Ederren fakultateko ikasleekin lankidetzan, performance honen estrategia artistikoak aztertu eta laburbiltzeko asmoz.

Joachim Koester. Lana

Bere azken obra keinu inkontzientearekin jarri dute harremanetan orain dela gutxi; hain zuzen, hala erakutsi du Manifesta 7 bienalaren arestiko edizioan aurkeztu duen lanean. Joachim Koester-ek proiekzio bat erakutsi du Trenton, eta bertan ikusten ditugun oharkabeko keinu konbultsiboak Tarantella dantzaren ondorioa dira. Erdi Arotik orain arte, Italiako hegoaldean, tarantismoa sendatu ahal den gaixotasun bat izan da; eta, sendabide gisa, pizzica-k edo taranta-k eragindako erritmoek sorrarazten zuten dantza zoroa erabiltzen zuten.

rekalde aretoan, Koester-ek arreta gehiago egingo dio keinuari, eta gorputzaren eta gogoaren lur ezezagunean barneratuko da.

Sarah Pierce. Lana

Azken urteotan, Sarah Pierce-k era askotako plataformak erabili ditu bere sorkuntza lanean; eta, hala, bere obraren corpusa hitzaldiek, erakusketek edota artxiboek osatzen dute. Orain, Pierce-k 70eko hamarkadako jardute erradikalen eta arte garaikidearen artean dauden harremanak hartu ditu aztergai; eta proposamenei eta performance-ei buruzko dokumentu historikoak arteko ikasleei zuzendutako tailerrekin batu ditu.

Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan egindako adierazpen publikoak oinarritzat hartuta, Sarah Pierce-k keinuaren hutsunea lantzen du era honetako ekitaldietan. rekalde aretoan, It’s time Man, It Feels Imminent atal filmikoa erakutsiko du ikuspegi horretara hurbiltzeko.

Parte-hartzaileen biografia laburra:

Keren Cytter (1977) egun Berlinen bizi da eta bertan egiten du lan. Tel-Aviv-eko Avni Institutua eta Amsterdameko de Ateliers-en ikasi zuen. Oraintsu bakarkako erakusketak egin ditu Rotterdameko Witte de With (2008), Vienako Museum Moderner Kunst Stiftung Ludwig (2007) eta Berlineko KW Institute for Contemporary Art-en (2006). Cytter-en lana hainbat talde erakusketatan izan da, besteak beste Yokohama-ko Trienala (2008), Manifesta 7 (2008), Lyon-eko Bienala (2007) eta Whitney Museum of American Art-eko Television Delivers People (2007).

Jon Mikel Euba (1967) Bilbon bizi da. Bere bakarkako erakusketen artean Condensed Velázquez (2008) Madrileko Soledad Lorenzo galerian; Jugando con piedras (2007), Iruñeko Moisés Pérez de Albéniz galeria eta Kill ´em all Bartzelonako Fundació Antoni Tàpies-en (2003). Eubaren lanak Paris, Madril eta Berlineko Rencontres Internationales (2008), Istanbuleko Bienala (2005) eta Busaneko Bienalean (2005), Korea, ere hartu du parte.

Olivier Foulon (1976) Berlinen bizi da eta bertan egiten du lan. Bruselako École de Recherche Graphique eta Maastrich-eko Jan van Eyck Academie-n ikasi zuen. Bere lanaren bakarkako erakusketen artean Mönchengladbach-eko Städtisches Museum Abteiberg-eko redites et ratures (2007); Dépendance-eko Sprung in die Neuzeit – Un seul ou plusieurs loups?, Brusela (2007), eta Marres-eko Blind Mans Buff, Maastricht (2004). Oraintsuko talde erakusketen artean Lodz–eko Muzeum Sztuki-ko Delusive Orders (2008), Le Comptoir du Livre-ko Speaking of Which, Lieja (2007) eta Palais des Beaux-Arts-eko “Prix de la Jeune Peinture Belge” (lehenengo saria), Brusela (2005).

Suchan Kinoshita (1960) Maastricht-en bizi da eta bertan egiten du lan. Koloniako Musika Akademian musika garaikidea ikasi zuen eta artea Maastricht-eko Jan van Eyck Academie-n. Kinoshita Münster-eko Kunstakademie-ko irakaslea da, Alemanian. Bakarkako erakusketak izan ditu Ikon Gallery, Birmingham (2006), Galerie Nadja Vilenne, Lieja (2006); Marres, Maastricht (2004), eta Anberes-eko MuHKA-n (2002-2003). Bere lanak oraintsu parte hartu du Shangaiko 7. Bienalean (2008), Skulptur Projekte, Münster (2007) eta A for Alibi de Appel-en, Amsterdam (2007).

Joachim Koester (1962) New York eta Kopenhagen bizi da eta bietan egiten du lan. Kopenhageko Arte Eder Errege Akademian ikasi zuen. Bere lanaren bakarkako erakusketen artean besteak beste, My Frontier is an Endless Wall of Points, Moderna Museet, Stockholm (2007); Numerous Incidents of Indefinite Outcome, Extra City, Anberes (2007), eta Le Matin des magiciens, Palais de Tokyo, Paris (2006-2007). Manifesta 7 Italian (2008), Sharjah-ko 8. Bienala (2007) eta Black is Black, SMAK, Stedelijk Museum voor Actuele Kunst, Gante (2007), talde erakusketetan hartu du parte.

Sarah Pierce (1968) Dublinen bizi da eta bertan egiten du lan. Cornell-eko Unibertsitatean eta Whitney Museum-eko Independent Study Program-en egin zituen ikasketak. Egun Londoneko Goldsmiths-en Curatorial Knowledge doktoregoa prestatzen dabil. Dublineko Project Arts Centre-ek Pierce-en lanaren erakusketa antolatu zuen (2006) eta bere lana hainbat talde erakusketetan izan da, esate baterako ICA-ko Nought to Sixty, London (2008), Left Pop, Moskuko 2. Bienalean barne (2007), eta MuHKA-ko If I Can’t Dance... – Feminist Legacies and Potentials, Anberes (2007-2008). Tracer-en parte bezala (Annie Fletcher-ekin batera) “Para-hezkuntza Sail” bat eratu zuen Witte de With-en (2004) eta (Grant Watson-ekin) Frieze Art Fair-entzako Enthusiasm! irrati emisioa (2006) komisariatu du.

Erakusketa honek hurrengo hauen laguntza jaso du:

Mondriaan Foundation
European Union, Culture Programme (2007- 2013)
SNS Reaalfonds
Amsterdams Fonds voor de Kunst
Prins Bernhard Cultuurfonds
Netherlands Foundation for Visual Arts, Design and Architecture (Fonds BKVB)
Seacex
Danish Arts Council

Programaturiko ekintzak

Irakurketa Taldeak

2006. urtean, “If I Can’t Dance...” proiektuaren barruan, irakurketa-talde ireki bat sortu zen Holandan. Taldean, artistak, teorialariak eta kultura-arloko beste eragile batzuk zeuden. Talde horren helburu nagusia performace-aren eta performance-ak politikako beste arlo batzuekin dituen loturen berri izatea zen. rekalde aretoak jarraipena emango dio ekimen horri, eta, horrenbestez, hilean bilduko den irakurketa-talde bat jarriko du abian. MACBA-ko Ikasketa Independenteen Programako ikasle den Aimar Arriola arduratuko da irakurketa-taldea koordinatzeaz; eta, bileretan, maskarada kontzeptua aztertuko da, era askotako ikuspegi diskurtsiboei jarraituz.

Bisitaldi gidatuak

Urteko ostegun guztietan izaten dira, 19:00etan. Izena eman nahi baduzu, etor zaitez aretora bisitaldia hasi baino bost minutu lehenago; ez duzu besterik egin behar.



Irudiak
  • Olivier Foulon<br />El soliloquio de la escoba (Nueva York) [The Soliloquy of the Broom (New York)], 2008. Fotografía. 57 x 47cm.
    Olivier Foulon
    El soliloquio de la escoba (Nueva York) [The Soliloquy of the Broom (New York)], 2008. Fotografía. 57 x 47cm.
  • Olivier Foulon<br />El soliloquio de la escoba (Nueva York) [The Soliloquy of the Broom (New York)], 2008. Fotografía. 57 x 47cm.
    Olivier Foulon
    El soliloquio de la escoba (Nueva York) [The Soliloquy of the Broom (New York)], 2008. Fotografía. 57 x 47cm.
  • Olivier Foulon<br />El soliloquio de la escoba (Nueva York) [The Soliloquy of the Broom (New York)], 2008. Fotografía. 57 x 47cm.
    Olivier Foulon
    El soliloquio de la escoba (Nueva York) [The Soliloquy of the Broom (New York)], 2008. Fotografía. 57 x 47cm.
  • Suchan Kinoshita<br />Omweg voor…, 2008. (…(r)entzako saihesbidea, 2008) instalazioa
    Suchan Kinoshita
    Omweg voor…, 2008. (…(r)entzako saihesbidea, 2008) instalazioa
  • Joachim Koester<br />Numerous Incidents of Indefinite Outcome, 2008. Proiekzioa
    Joachim Koester
    Numerous Incidents of Indefinite Outcome, 2008. Proiekzioa
  • Sarah Pierce<br />It’s Palpable in the Air, 2008
    Sarah Pierce
    It’s Palpable in the Air, 2008
  • Keren Cytter. Hizkuntzetan mintzatu, (2008). Historia orainaldian filmaren atal bat da. sala rekalde, Bilbao. Argazkia: Begoña Zubero
    Keren Cytter. Hizkuntzetan mintzatu, (2008). Historia orainaldian filmaren atal bat da. sala rekalde, Bilbao. Argazkia: Begoña Zubero
  • Keren Cytter. Hizkuntzetan mintzatu, (2008). Historia orainaldian filmaren atal bat da. sala rekalde, Bilbao. Argazkia: Begoña Zubero
    Keren Cytter. Hizkuntzetan mintzatu, (2008). Historia orainaldian filmaren atal bat da. sala rekalde, Bilbao. Argazkia: Begoña Zubero