Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Aurrekoak

Nerea Pozo

2005eko irailaren 19tik azaroaren 27ra

Nerea Pozo (Bilbo, 1983) artista gaztearen banakako lehenengo erakusketa. Aukera hau dela medio Nereak 13 oleok osatzen duten saila egin du, baita erakundean bertan, rekalde aretoan, gertatzen den argumentu misteriotsu eta komikoen Story boarda, marrazki gidoia, ere. Dena, mihiseak eta webgune bat ere, dira artista honek umeen unibertsoa bezalako generoetan barneratzeko duen interesaren lekuko, hiperrealismo naifa, Manga eta japoniar enpresa batek oraintsu berriz kaleratutako 70. hamarkadako 'Blythe' panpinen tarteko lengoaiara itzulirik.

Orokorrean, Nerea Pozo-ren lana nagusiki mihise gainean garatzen da nahiz eta paper gaineko lan ugari dituen eta sarerako pentsatutako ekoizpen zabala ere. Ez litzateke, ordea, egokia izango mota honetako lanetara hurbiltzean artistak erabilitako medioen analisitik egitea. Argiki, pintura da, mihise gaineko figurak baitira, nahiz eta ikuspegi historiografiakotik pintura pintura izatea egiten duena ez baita oleoa, baizik eta medio horretatik lanak adierazi nahi duen gako multzoa. Beraz, gogoeta egin beharko dugu, zergatik artista honek pintura darabilen, bere historia, mugek edo aukerek ez badiote burukominik ematen. Bloging kontzeptuak ezer gutxi edo ezer adierazten ez dion ikuslegoaren konfiantza erakarri, interesatu eta garatzeko pinturak duen gaitasuna balizko erantzun bat da. Internet sareko fenomeno bitxienetako bat azken urteotan egutegi pertsonalen ugalketa izugarria da. Blogak erabiltzaileen, batez ere nerabeak, bizipen minenak idazteaz gain, norbere bizitza amankomunean jartzeko, formatu hori, foro bilakatzeko guneak dira.

Oraintsu, Nerea Pozo-k bere lana 2004 eta 2005eko Getxoarte lehiaketetan erakutsi izan du.