Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Legezko abisua. Pribatutasun politika

LEGEZKO OHARRA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA

BIZKAIKOA EPEF (aurrerantzean BIZKAIKOAk), datu pertsonalak babestearen eremuan (679/16 Europar Araudia eta gainerako garapen-arautegia) eta informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren arloan (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) indarreko legedia betetzeko, aipatu erabilera-baldintza orokor hauek aditzera ematen dizkizu, hurrengoaren bitartez egindako eragiketa guztiei aplikatzen baitzaizkie: www.bizkaikoa.bizkaia.eus.

Legezko datuak

BIZKAIKOA EPEF. Helbidea: Maria Diaz Harokoa 11, Bilbo. IFK: Q4800720G. Bilboko Merkataritza Erregistroan inskribatua. Tel: 944066083. Posta elektronikoa: bizkaikoa.hedapena@bizkaia.eus

Jabetza intelektuala

Webgunearen jabetza intelektualaren eskubideak eta bertan dauden edukienak BIZKAIKOArenak dira

Guztiz debekatuta dago aipatutako webgunea aldatzea. BIZKAIKOAk ez du inolako erantzukizunik hartuko baimendu gabeko manipulazio edo aldaketetatik sor daitezkeen ondorioen gainean. BIZKAIKOAk ez du lizentziarik edo erabilera-baimenik emango jabetza industrial eta intelektualari atxikitako eskubideen inguruan, ezta webguneari, zerbitzuei edo edukiei lotutako beste edozein jabetza edo eskubideren inguruan.

Debekatuta dago webgune honetan ageri diren edukiak osorik edo zati batean kopiatzea jatorria zein den aipatu barik edo edukiak kopiatzeko berariazko baimenik eskatu barik. Webgune honetan ageri den informazioa baimenik gabe erabiliz gero eta BIZKAIKOAren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalterik eginez gero, ekintza egokiak egikarituko dira eta, hala dagokionean, egikaritze horretatik sortzen diren erantzukizunak eskatuko dira.

Erabilera-baldintzak

BIZKAIKOAk informazioa emateko sortu du webgunea hau eta norberak erabil dezake doan.

  • Bidezko erabilera

    Webgune honen eta bertako zerbitzuen erabiltzaileek legearekin eta trafikoaren erabilerekin bat erabiliko dute; hala, ez dute webgunea eta bertako zerbitzuak legez kontrako edo bidegabeko helburuz edo ondorioz, hirugarrenen eskubide eta interesen kalterako helburuz, ez webgunea edo bertako zerbitzuak kaltetu, hondatu, gainkargatu edo andeatzeko asmoz, ezta erabiltzaileek webgunea eta bertako zerbitzuak behar bezala erabil dezaten eragozteko helburuz ere. Betebehar hori urratzen dutenak urratzearen eraginez sortzen diren kalte eta galeren erantzuleak izango dira BIZKAIKOAren eta hirugarrenen aurrean.

  • Akatsen bermea

    BIZKAIKOAk ezin du bermatu akatsik gerta ezin daitekeenik webgunera edo bertako edukietara sartzerakoan; hala ere, argitalpen ofizialak aipatzen edo kopiatzen direnean, testuak informazio-izaera izango du eta, ondorio guztietarako, baliozkotzat joko da aldizkari edo iturri ofizialean argitaratzen dena.

  • Zerbitzuaren erabilgarritasuna

    BIZKAIKOAk beretzat gordetzen du webgunean bertan, konfigurazioan edo aurkezpenean, ageri den informazioaren gaineko aldaketak eta eguneratzeak egiteko ahalmena, zeinahi unetan eta aurretiaz jakinarazteko beharrik gabe.

    BIZKAIKOAk ez ditu bermatzen webgunearen eta bertako zerbitzuen erabilgarritasuna eta iraupena. Esandakoa senez bideragarria denean, webgunearen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduan izango diren etenen berri emango da aurretiaz.

    BIZKAIKOAk ez du erantzukizunik hartuko webgunearen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren zein iraupenaren etenen zioz sor daitezkeen zeinahi motatako kalte eta galeren inguruan, erabiltzaileek webguneari eta bertako zerbitzuei eman diezaieketen erabilgarritasun-gabezien inguruan, webgunearen fidagarritasunaren inguruan eta, bereziki (nahiz eta era esklusiboan ez), web orrialdeetara edo zerbitzuak eskaintzen dituzten orrialdeetara sarbidea izateko akatsen inguruan.

Eskainitako informazioaren erabileraren ziozko erantzukizuna

Erabiltzailea jakitun da eta bere borondatez onartu behar du, edozein kasutan ere, bere eskukoa dela webgunearen, bertako zerbitzuen eta edukien erabilera. Webgunera sartzea eta webgunean ageri den informazioaren gaineko erabilera erabiltzailearen erantzukizunpeko ekintzak dira. BIZKAIKOAk ez du bere gain hartuko webgunera sartzearen edo bertako informazioa erabiltzearen zioz sor daitekeen ondoriorik, kalterik edo galerarik, ezta norbanakoen edo enpresen iritziei edo erabakiei eusteko xedez, horien erabileraren zioz sorrarazten den ondoriorik. BIZKAIKOAk ez du erantzukizunik hartuko webgunean aipatzen diren hirugarrenen esteketatik joandako konexio edo edukien zioz sorraraz daitezkeen ondorioen inguruan.

Datu Pertsonalen Babesa

BIZKAIKOAk erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna babesten ditu, datu pertsonalak babesteko arloan aplikagarria den legeriak xedatutakoari jarraiki, hain zuzen ere, Europako Parlamentuaren eta Europako Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Araudiak eta hura garatzen duen arauek xedatzen dutenari jarraiki. Horretarako, beharrezko neurri tekniko eta antolaera-neurriak hartu ditu emandako datu pertsonalen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimendu gabeko sarbidea eta lapurreta saihesteko, teknologiaren egoera, datuen izaera eta datuek paira ditzaketen arriskuak aintzat hartuta.

Webgune honetan eskaintzen diren zerbitzuetako bat atzitzeko, datu pertsonalik eman behar bada, datu pertsonalak interesdunaren aurretiazko baimena lortuta erabiliko dira, honako legezko ohar hau eta pribatutasun-politika onartu ondoren.

Datu pertsonalak bakar-bakarrik erabiliko dira zuk eskatutako zerbitzua emateko, eta ez dira inola ere hirugarrenei lagako, legezko betekizunez ez bada.

Datu pertsonalak gorde egingo dira erabiltzailearen eta BIZKAIKOAren arteko harremanak irauten duen artean eta, nolanahi ere, harreman horrek sorrarazten dituen legezko betekizunak betetzeko ezarritako epeek iraun artean.

BIZKAIKOAren pribatutasun-politika dela eta, erabiltzaileak ondoko eskubideak baliatu ahal izango ditu une oro: interesdunaren datuetara sartzeko eskubidea, zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea, datuen erabilera mugatzeko eskubidea, datuen eramangarritasuna baliatzeko eskubidea, edo datuen erabilera aurkaratzeko eskubidea. Hala, erabiltzaileak eskubide horiek guztiak baliatu ahal izango ditu posta arruntez, helbide honetara idatzita: BIZKAIKOA, Maria Díaz Harokoa 11, 1. solairua, 48013 Bilbo edo, bestela, helbide elektroniko honetara idatzita: bizkaikoa.hedapena@bizkaia.eus

Datu pertsonalak emanez gero, honako legezko ohar hau eta pribatutasun-politika onartzean, erabiltzaileak datuak erabiltzeko baimena emango du, atal honetan ezarritako baldintzei jarraiki.

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Webgune honen erabilerak Espainiako eta Europar Batasuneko legeriari men egingo die. Legerian jasotako baldintzak ulertzearen zioz sor daitezkeen gatazkak erabiltzailearen bizilekuari dagozkion auzitegietan ebatziko dira.

Cookie politika

Web-orri honek, https://bizkaikoa.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.

Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.

Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?

Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.

Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.

Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.

Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera

Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:

  • Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
  • Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu. Webgune honetan Google Analytics-en cookieak erabiltzen dira: Googlek garatutako Interneteko analisi zerbitzua, webguneko nabigazioak neurtzea eta aztertzea ahalbidetzen dituena. Zure nabigatzailean zerbitzu honetako cookie-ak ikusi ahal izango dituzu. Hala nahi baduzu Googlek erabiltzen dituen cookiei buruzko informazio gehiago eskuratu ahal izango duzu.

Cookie motak, xedearen arabera

  • Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
  • Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
  • Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.

Cookien iraupena

  • Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
  • Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.

Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?

Izena Mota Helburua Iraupena Jabea
pc_analitica_bizkaikoa Cookie teknikoa Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea Urte 1 Bizkaiko Foru Aldundia
pc_tecnica_bizkaikoa Cookie teknikoa Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen lehentasunak jasotzea Urte 1 Bizkaiko Foru Aldundia
ASPSESSIONID Cookie teknikoa Saioa identifikatzea Saioa Bizkaiko Foru Aldundia
_ga Analisi-cookiea Erabiltzaileak bereiztea 2 urte Google Analytics
_gat Analisi-cookiea Eskaeren ehunekoa mugatzea Minutu 1 Google Analytics
_gid Analisi-cookiea Erabiltzaileak bereiztea Egun 1 Google Analytics

Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?

Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.

Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.

Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.

Aldaketak Cookien Politikan

Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.