Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Exposiciones

Actuales

Mikel Erkiaga

Del 29 de marzo al 12 de junio de 2022

Rekalde Aretoak MIKEL ERKIAGAren Amu bakoitzean erakusketa antolatu du, barriek programaren baitan, zeinaren helburua baita Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastiko eta bisualen beken onuradun izan diren artisten lana ezagutzera ematea.

Erakusketa honetarako bildutako lanek argazkia eta pintura uztartzen dituzte, pintura jardueran sakontzeko xedeaz betiere. Amu bakoitzean izenburuak ikerketa horrek ezkutatzen duen tranpa iradokitzen du; izan ere, margolariaren lan-prozesuan amu modura dihardute bi diziplinek, batak bestearekiko, lortu arte bikoiztasun bakar berean korapilatutako obra multzo bat osatzea.

Aretoan, ikusgai dira formatu handiko piezak, formatu txikiagoko beste batzuekin batera, baita Polaroid argazki batzuk ere. Argazki-objektu horietan gertatzen diren kolore alterazioak eta kadentziak abiapuntu hartu zituen artistak, hain zuzen ere, ingurunea birpentsatu eta esanahi berri bat ematea posible ote litekeen ikertzen hasteko. Argazki-objektu horiek argazki-pintura ere badira, halaber, eta horixe da eraldatuta eta hasierako adierazpenaz gabetuta ageri diren pieza horietako bakoitzaren atzean sumatzen den ideia.

MIKEL ERKIAGA (Bilbao, 1994). Arte Ederretako graduduna da (2016) UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, eta han egin zuen, halaber, Pinturako Masterra (2017). Erasmus izan zen Polonian, Wroclaw-ko ASPn, (2016). Tarde roja, hoja azul bakarkako lana aurkeztu du Bilboko Juan Manuel Lumbreras aretoan (2019) eta Sitsak Janiko Berbak, Arrigorriagako erakusketa aretoan (2017).

Talde erakusketei dagokienez, aipatzekoak ditu, besteak beste, Soplo. Arnasketa saiakerak, Euskal Museoan, Bilbon (2021), eta Gallery. Delivery Compartir la vida vivida, Getxon eta Bilbon (2021).

Zenbait beka jaso, egonaldiak egin ditu, eta lankidetzan ari da zenbait bitartekaritza programatan, hala nola GetxoArte 2021en; eta, 2022ko apirilean, Muturbeltzek antolatutako Ondo Bizi arte egonaldian parte hartuko du. Paisaia edo natura hilak gaitzat harturik, besteak beste, argazkiaren eta pinturaren arteko tartea lausotzen saiatzen

ESKULIBURUA [PDF]



Imágenes