Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Erakusketak

Aurrekoak

8x4. The flowers will start flowering

2019ko otsailaren 19tik apirilaren 07ra

8x4 The flowers will start flowering Jasone Miranda-Bilbao artistak asmatu duen erakusketa-espazio nomada da. Izatez talde-erakusketak atzematen dituen DMzko (243 x 122 cm) zurezko xafla bat da. Korridore, sarrerako hall edo jendea igarotzen den beste  toki batzuetan kokatzen da, hormari itsatsita. Proiektuaren helburua artisten arteko erlazio berriak sustatzea eta batzuetan artearen sakabanaketa bideratzen duten  eta beste batzuetan eragozten duten erakunde-testuinguruak esploratzea da.

Jasone Miranda-Bilbaok komisariatutako erkusketa, Akansha Rastogiren eta Paribartana Mohantyren laguntzaz

8x4. The flowers will start flowering (Loreak loratzen hasiko dira) 8x4ren lehen erakusketa da. Artearen eta politikaren arteko elkarrizketa lantzen duen proiektu irekia da, hauen arteko zein harreman mota dagoen azpimarratzen duena. Errealitatearekin dugun erlazioaren abstrakzioa azaltzeko ahalegina da erakusketako lan, elementu, proposamen, lotura edo instantzia oro. Aurretik eta atzetik aipaturiko objektuen aurkezpena da, naturaren, kulturaren, hiriaren eta arkitekturaren aldetik dugun nahaspila eta prozesu mediatikoak erakusten dituena.


Egiten duena argi eta garbi adieraz dezala eskatu behar zaio arteari, eta horretarako, publikoari eta gizarteari moralitatearen eta justiziaren gaineko  helarazteko erantzukizuna hartzen du bere gain. Jarrera arriskutsua da hori, orain lehen baino kutsakorragoa. Semblance and Event bere liburuan, hauxe dio Brian Massumi filosofo kanadiarrak: “arteak bestelako ekoizpen-moduen jokabidea izatea, estetikaren ahalmen politikoa gutxitzeko era izan daiteke, baita beste espazio batera egokitzen diren moduak zabaltzen eta uzkurtzen duen esperimentazio mota baten kontrako mandatua ere; izan ere, espazio horrek baldintza berriak sorrarazten ditu eta, sormenerako indarra den aldetik, disidentziarako bide indartsua izan liteke”.

Banakoaren sormenaren eta bestelako nozio batzuen gaineko ideia alde batera utzita, hala nola norberaren erantzukizuna eta inkontzienteki fikziozkoa den socius bat bihurtzea, ona denaren eta txarra denaren arteko dikotomia zaharrera itzuli da berriz ere. Artea kultura barreiatzeko goi-arloa dela diotenen ideia indartuta, iraganean boterea zeukan elitea nagusi zeneko moraltasunaren oroitzapen izugarria datorkigu. Testuinguru horretan hauxe galde genezake: egungo artea ‘gizarte mailan konprometituta’ izateko joera beste urrats bat al da gizarte bidezkoagoaren eta demokratikoagoaren bidean, edo gizartearekiko kontrol modua?

ARTISTAK

Ashish Sahoo (Odisha, 1989) en colaboración con Avishek Mukherjee (New Delhi, 1991), Gagan Singh (New Delhi, 1975), Muskaam Singh (Purnea, 1991), Niroj Sathpathy (Jaipur, 1984), Priyank Gothwal (Udaipur, 1993), Priyanka Govil (Chandausi, 1985), Priyesh Gothwal (Udaipur, 1993), Shashikant Mohanty (Soro, 1994), Sonam Chaturvedi (Mathura, 1991), Sujit Mallik (Bhubaneswar, 1984) eta Tapan Mohrana (Baleswar, 1989).



Irudiak