Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Erakusketak

Hurrengo erakusketak

Carlos Cánovas

En el tiempo

2019ko otsailaren 15etik maiatzaren 19ra

En el tiempo Carlos Cánovas argazkilari nafarraren erakusketaren titulua da; egileak lotura estua du Bilbo eta Bizkaiarekin, eta hemen egin du bere argazki-serieen zati handi bat. Argazkilaria berriro ere itzuli da Bilbora, eta Rekalde aretoan ikusgai jarriko du hiriko paisaia protagonista den irudi sorta bat, natura eta gizakiaren esku-hartzea uztartzen dituzten guneen bilduma bat.

Erakusketa honekin Carlos Cánovas argazkilariaren lanen ibilbide bat proposatzen dugu. 80. hamarkadatik hasita gaur egunerarte hiriarekin erlazioa duten lanak ikusiko ditugu. Ehun bat argazkik osatuko dute erakusketa, sei sail ezberdinetan sailkaturik: Tapias (1980), Extramuros (1983-1990), Vallès Oriental (1990), Paisaje sin retorno (1993-1994), Paisaje anónimo (1992-2005) eta Séptimo Cielo (2007-2017).



Irudiak