Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

YoYo Gonthier, L&39invisible, 2012
YoYo Gonthier, L&39invisible, 2012

Erakusketak

Egunekoak

L'invisible

Yo-Yo Gonthier

2012ko uztailaren 03tik abuztuaren 26ra

IKUSEZINA izeneko instalazioan, esperientzia artistiko eta gizatiar bat agertzen da, Yo-Yo Gonthier artistak Rosny-sous-Boiseko Saint-Exupéry Institutuko ikasleekin partekatu zuena, bera Sena Saint Denis eskualdean bizi izan baitzen 2008. eta 2010. urteen artean. Proiektuaren bidez, hegan egiteko makina bat sortu eta eraiki nahi zuen ikasleekin. Azkenean, baloi gidatuak hegan egin zuen, baina, horrez gain, oso bizipen interesgarria izan zen, hala banaka nola taldeka aztertuta. Hargatik, parte hartu zutenek erabaki zuten baloi gidatuari “Ikusezina” deitzea, haien baitan utzi zuen aztarna kontuan izanda.

Yo-Yo Gonthier artistaren lana bi egoitzatan egongo da ikusgai aldi berean: Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan, gazteek proiektuan barrena ondoan izan zuten dokumentuen artxiboa, baloi gidatuak hegan egin zuen arte ibili zuen bidea islatzen duten argazkiak, eta L'envol (Aireratzea) film esperimentala jaso dira. Bestetik, Institutu Frantseseko hallean (Campo Volantin 23), “Ikusezina” filma proiektatuko da: ikusmen- eta soinu-arloko esperimentu bat, baloi gidatua aireratzen hasten den uneko ikuspegia hartu eta eskaintzen duena.

Artea ikastetxean

Rosny-sous-Boiseko Saint-Exupéry Institutuko lehen solairuko tailerretik, Yo-Yo Gonthier paperezko hegazkinak, eta hegan egiten zuten makinen, globoen eta baloi gidatuen marrazkiak eta grabatuak sartzen hasi zen ikastetxearen eguneroko bizitzan. Berak airearen esploradore handiekiko zuen lilura partekatu eta proiektu batean parte har zezaten proposatu zien ikasleei. Proiektu hori hainbat hilabetez luzatu zen, eta gehienbat irudimena akuilatu zuen.

Lehenengo bileretan, gaiarekin harremanetan sartzeko, museoak ikustera joan ziren, eta filmak eta dokumentuak aztertu zituzten. Gero, artistak ikastetxe osoari egin zion dei, paperezko hegazkinen jaurtiketa bat antolatzeko atsedenaldian. Egun hartan, 500 hegazkinek baino gehiagok egin zuten hegan jolastokian.

Horren ondoren, puxikak jaurti zituzten jolastokian. Puxika bakoitzak mezu bat zuen. Horren emaitza harrigarria izan zen ikasleentzat: handik aste batzuetara, leku guztietatik iritsi zitzaizkien erantzunak. Puxikak oso urrutiraino heldu baitziren.

Esperientziarekin aurrera egin, eta hegan egiteko makinak marrazteko grabatuko tailer bat izan zen. Hori bukatutakoan, bi baloi gidatu eraiki zituzten, Ikusezina, eta Ilargiarraina izenekoak. Azkenean, ikasleek arrats batean aireratu zituzten jolastokian.

Prozesu teknologikoaren alderantziz

Hegan egiten zuten makinak egiteko prozesua oso baliagarria izan zen ikuspegi pedagogikotik, batera nahasten baitzuen zientziaren historia eta fantasiazko kontakizunen unibertsoa. Gainera, aukera eman zuen sorkuntza artistikoaren alderdi asko aztertzeko (marrazkia, grabatua, idazketa, maketa eta objektuaren eraikuntza). Hala ere, Yo-Yo Gonthier artistaren asmoak hezkuntza-arloko helburuetatik harantz jotzen zuen. Artistak azaltzen duenez, abiazioa sortu aurreko esploratzaileek piztu zuten bere interesa; nolabait ere ehun urte atzeraka begiratzea bezalako zerbait egin nahi zuen, gaur egun gizartean nagusi den lasterketa teknologikoa abiarazi aurreko garaietara jo. Atzera egitea proposatzen du, airearen konkista teknikoa gauzatu aurreko une batera jo, hartara, irudimenak askatasunez joka dezan. Bestetik, urrutiratzeko ariketa bat proposatzen du, gaur egun arte ibilitako bidetik eta teknologiarekiko dugun mendekotasunetik urruntzeko. Nostalgia eta kritika dira bere proposamenean nagusitzen diren diskurtsoak.

Ikusmen eta soinu aldeko esperimentazioa

Yo-Yo Gonthier-ek haurrekin izandako bizipenak erabili zituen Saint-Exupéry Institutuan lan pertsonala egiteko. Haurrak bilakatu ziren Yo-Yo Gonthier-en L'envol (Aireratzea) dokumental esperimentalaren protagonista. Argazkilariak gazte horien lehen planoko erretratuak egin zituen esperimentuaren hainbat alditan. Horren ondoriozko lanean, eraldaketa, hazkuntza ageri da. Artistak sormen-arlora eraman zituen gazteak, etagazteak arlo horretan izan zezaketen indarraz jabetu ziren, haiek ere “aireratu” ziren.

Kontakizuna eraikitzeko, zuri-beltzeko argazkiak baliatu ditu artistak. Bata bestearen ondotik paratu ditu, eta tartetxo bat utzi dio ikusleari, ume bakoitzaren kontakizunean barneratu dadin. Corsin Vogelek sortu du soinu-banda. Erritmoa ematen dio filmari, eta protagonisten lekukotasunak biltzen ditu barruan.

Bestetik, Ikusezina bideo performancearen ardatza baloi gidatuek institutuko jolastokian egin zuten hegaldia izan zen. Filmak 5'52''-ko iraupena du, eta, hor, Corsin Vogelek zuzenean sortu zuen soinua. Oraingoan, artistak baloi gidatuaren ikuspegian jartzen gaitu, hain zuzen, aireratu eta lurretik urruntzen hasten den unean.

ARTISTA www.yoyogonthier.com

Yo-Yo Gonthier (Niamey, Niger, 1974) Parisen bizi da, eta bertan lan egiten du, ikusmenarloko artista moduan. Egin zituen lehenengo gaueko lanak Les lanternes sourdes (Eskuargi gorrak) izeneko liburuan bildu zituen (Trans photografic press, 2003). Lan horietan, Yo-Yo Gonthier-ek oragarria dena bilatzen zuen, gauaren eta ilun-argien halako interpretazio bat eginez. Sortzen dituen irudien denbora aski luzea da, argi artifiziala eta giroko argia, egonkortasuna eta mugimendua bateratzeko, eta gure irudimenari ere leku bat uzteko. Artistak begiraldia landu nahi du, abiadurari eta ahanzturari aurre egiteko; baina gaurko gizartean bazter utzita dago jardute hori, gizarteak aurreranzko lasterketa bizian baitu osorik emanda bere burua.

Frantziako inperio kolonialaren ezkutuko historiak ere piztu du artista honen interesa. Gai hori lantzen zuen erakusketa bat antolatu zuen 2008. urtean Khiasma gunean (Les Lilas, Frantzia). Outre-mer (Itsasoaz haraindi) izeneko erakusketa horretan ikus daitekeenez, tokietan eta eraikinetan geratu diren aztarnak dira banakako eta taldeko oroimenaren lekukotasuna.

Afrikarekin duen loturaren ondorioz, bi aldiz hartu du parte Bamakoko Argazkigintzaren Bienal Afrikarrean (Malin), 2005. eta 2009. urteetan. Azken urte horretan, Parisko La Villette parkearen enkargu bat jaso zuen, Reunion eta Maurizio uharteetako mundo kreolari buruzko dokumental bat egin zezan, Kreyol Factory erakusketarako. 2010. urtean, proiektu bat koordinatzeko gonbidapena jaso zuen, eta, bertan argazkiak eta soinuzko sormen-lanak nahastu zituen. Addis Foto Fest izeneko Argazkigintzako Nazioarteko Jaialdiaren lehen edizioan egon zen ikusgai, Etiopian.

Kultura-arloko transmisioak eta trukeak duten garrantziaz oharturik, maiz jarduten du hezkuntza-arloan. Horrez gain, sarritan hartzen du parte Reunion uharteko Arte Ederren Fakultatean; eta, 2013ko ekainera arte, artistentzako egoitza-beka bat izango du Paris inguruko Saint-Denis hirian.

Gaur egun, Triennale Intense proximité (Hurbiltasun bizia) izeneko erakusketan parte hartzen ari da, Petite zone peu sûre (Eremu txiki ez oso segurua) izeneko sailarekin. Parisko Bétonsalon arte-aretoan dago ikusgai.



Irudiak
  • Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
    Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
  • Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
    Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
  • Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
    Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
  • Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
    Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
  • Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
    Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
  • Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
    Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
  • Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
    Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
  • Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
    Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
  • Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
    Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
  • Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
    Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
  • Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
    Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
  • Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
    Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
  • Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
    Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
  • Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012
    Yo-Yo Gonthier, L'invisible, 2012