Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Exposiciones

Actuales

ERTIBIL BIZKAIA 2011

Del 26 de mayo al 03 de julio de 2011

ERTIBIL BIZKAIA 2011 ikus-arteen erakusketa ibiltariaren XXVIII.edizioa.

Rekalde Aretoak ERTIBIL aurkezten du, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak antolatzen duen ikus-arteen erakusketa ibiltaria. Erakusketa horrek laguntza eta bultzada bat eman nahi die sortzaile gazteei, beren ibilbide artistikoen lehen urratsetan.

Arte gaztearekin bat egiteko topagunearen XXVIII. edizioak hogei sortzaileren lana erakutsiko du, hala nola lehenengo, bigarren eta hirugarren saria irabazi duten artistena: Alain Urrutia, Miriam Isasi eta Unai Requejo eta Manu Uranga, hurrenez hurren.

Haien lanekin batera, erakusketarako hautatu diren beste hamazortzi artista gazteren obrak ere erakutsiko dira: Nadia Barkate, Juan de la Rica, Saray Blades, Usoa Fullaondo, Álvaro Gil, Abián González, Eduardo Hurtado, Irune Jiménez, Ibai León, Maite Leyun, Ion Macareno, Silvia Ocejo, Jon Otamendi, Mikeldi Pérez Urkijo, Jon Mikel San Millán, Lander Telletxea eta Diego Vivanco.

Epaimahaian, Zuhar Iruretagoiena, Rita Sixto, Alicia Fernández, Xabier Sáenz de Gorbea eta Josu Rekalde izan dira, eta haiek hautatu dituzte goraxeago aipatu ditugun proposamenak, 108 artista eta 161 artelanen artetik.

Bilboko Rekalde Aretoan hasiko da erakusketa, eta, gero, honako udalerri hauetara eramango dute: Getxo, Bermeo, Lekeitio, Igorre, Larrabetzu, Santurtzi, Arrigorriaga, Ermua, Zalla eta Gernika-Lumo.