Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

ERTIBIL BIZKAIA 2023

2023ko uztailaren 14tik irailaren 17ra

Bilboko Rekalde Aretoan hasiko da Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ERTIBIL BIZKAIA erakusketaren XLI edizioa, eta Getxo, Sestao eta Balmasedako udalerrietatik igaro ondoren, 2024ko urtarrilaren 5ean amaituko da Barakaldoko udal erausketa aretoan.

Hiru artista hauek saritu dituzte ERTIBIL BIZKAIA 2023an: Jon Ander García, Maider Aldasoro Diaz eta Ibai Madariaga Sagastizabal & Miel Oyarzabal. Horiekin batera, honako hauek hautatu dituzte: Imanol Abad Martínez, Imanol Expósito Delgado, Daniel Alegrete, Izaskun Araluzea Itza, Alejandro González Osés, Julene Gregorio Ugarte, Leire Lacunza Miranda, Ibon Landa Amutxategi, Idoia Leache Olagüe, Claudia Rebeca Lorenzo, Julen Martin Zaballa, Lugha Mathews Bouchard, Estela Miguel, Javier Ozcoidi, Ander Sagastiberri Fernández eta Amaia Santamaria Andres.

1983an lehen edizioa egin zenetik, ERTIBILen helburu nagusia beti izan da Bizkaian sormen-lana egiten duten eta agertzen ari diren artista berriak bultzatzea eta sustatzea.

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Alazne Zubizarreta, Ertibil 2022 irabazi zuen artista; Naia del Castillo, artista eta UPV/EHUko Arte Ederretako irakaslea; Aimar Arriola Olabarria arte komisarioa; eta Miriam Alzuri Milanés, Bilboko Arte Ederren Museoko kontserbatzailea eta erakusketaren harira argitaratutako liburuko testuen egilea.