2022ko uztailaren 14tik urriaren 16ra
Bilboko Rekalde Aretoan hasiko da Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ERTIBIL BIZKAIA erakusketaren XL edizioa, eta Basauri, Arrigorriaga eta Santurtziko udalerrietatik igaro ondoren, 2023ko urtarrilaren 8an amaituko da Balmasedako Horcasitas jauregian.
Hiru artista hauek saritu dituzte ERTIBIL BIZKAIA 2022an: Alazne Zubizarreta, Lucía Pedregal/ Luchín eta Mar de Dios. Horiekin batera, honako hauek hautatu dituzte: Xavier Achurra, Izaskun Araluzea Itza, M. Benito Píriz, Lide Mikele Billelabeitia Uriarte, Leo Burge, Ane Diez de Ulzurrun Rey, Iratxe Esteve Cuesta, Raquel F. Couto, Maider Gonzalo Salceda, Paula Huarte Cosín, Beñat Krolem, Mireya Moral Alzaga, Mikel Serna Bermejo, Amaya Suberviola eta Diego Vivanco.
1983an lehen edizioa egin zenetik, ERTIBILen helburu nagusia beti izan da Bizkaian sormen-lana egiten duten eta agertzen ari diren artista berriak bultzatzea eta sustatzea.
Epaimahaia honako hauek osatu dute: Iñigo Varona, Ertibil 2021 irabazi zuen artista; Naia del Castillo, artista eta UPV/EHUko Arte Ederretako irakaslea; Jaime Cuenca filosofo eta arte-kritikaria; eta Miriam Alzuri Milanés, Bilboko Arte Ederren Museoko kontserbatzailea eta erakusketaren harira argitaratutako liburuko testuen egilea.