2020ko ekainaren 25etik abuztuaren 29ra
MAHAIA, Alexandra Baurès eta François Loustauk komisariotutako ikusizko arteen proiektu bat da eta Rekalde Aretoak, La Caracolak eta La Maison-ek antolatu dute.
MAHAIA LA CONCORDANTE (Bat datorren mahaia) Yves Chaudouët artistarekin batera diseintutako mugaz gaindiko mahai bat da. Zortzi metroko diametroa duen eta hiru zati berdinetan banatua dagoen mahai biribila da. Heren bakoitza, probintzia bakoitzeko erakusketa gune batean aurkeztuko da: Rekalde aretoko ezkaratzean (Bilbon), Hiriartea / Ziudadelako Labean ( Iruñean) eta Atalante zinema eta Lesseps kaian (Baionan).
MAHAIA, Alizée Armet, Carolina Otamendi, Eriz Moreno eta Sandra Cadenas artista gazteei egindako gonbidapena ere bada. MAHAIAk agerian jartzen ditu elkartzeko prozesua eta artistikoki, fisikoki, espazialki, bai eta mentalki ere konektatzeko nahia.
Euskadi-Nafarroa-Akitania berria euro-eskualdeko laguntza jasotzen du.
Laguntzaileak: Iruñeako Udala, Fundación Caja Navarra, Huarte Zentroa, lInstitut Français, Département 64, L'Atalante, Baionako Udala, Ummagumma, EuskalCore.