Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

Irati Inoriza

with(in), with(out) me

2020ko uztailaren 21etik abuztuaren 29ra

Rekalde Aretoak Irati Inoriza (Balmaseda, 1992) artistaren erakusketa aurkezten du barriek 2020 programa barruan. Programa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako Bekak lortu dituzten artisten artean hautatutako batzuen lanak aurkeztuko ditu.

with(in), with(out) me erakusketak irudi batek, bere adierazleek (zeinua) eta bere efektuak (ekintza) eragiten duten erakarpenari erantzuten dio.  Olinpian (Grezia) gorpuztasun klasikoen ikerketa- eta artxibo-lanak garatzean, ziur aski Mendebaldeko bi giza gorputzen arteko kontaktuaren lehenengo irudikapena dena aurkitu nuen.

Ontzi greziar batean, borroka-ariketa bat dago margotuta. Ordura arte, gorputzak bestela irudikatzen ziren, baina, kasu honetan, borrokalariak kontaktuan daude, ez dira norbanako isolatuak: elkarri eragiten dioten gorpuztasunak dira.  Oraindik ere, egiaztatu behar da Mendebaldeko gorputz-kontaktu artistikoaren lehenengo irudia den, baina bere efektuaren kontzientziak, erreala edo fikziozkoa izan, nire begiratzeko eta sentitzeko moduan eragin zuen.

Keinu hori osatzen duen zeinuak interrelaziorako eszena bat erakusten du.  Sentsibilitate hautemangarriko modu sentikor hau gure gizartearen aurrekaria da, gero eta hiperkonektatuago, baldintzatuago eta teknifikatuago dagoena.  Gure esperientziak bere etengabeko eraldaketan erregistratu eta kanonizatu egiten dira.  Horrela, with(in), with(out) me, performatiboaren (partekatutako esperientzia), gertakariaren parte errealaren (ekintza objektiboa) eta simulazioaren (objektu artistikoa) arteko tentsiotik artikulatzen da.

Gailuak kontaktuko borrokaren eta horren erritual klasikoaren inguruko zenbait ekintza dokumentatzen ditu; gaur egun, borroka libre olinpiko gisa da ezaguna eta urdinarekin eta gorriarekin irudikatu ohi da.  Ikerketa artistikoa K.O gorputz-posiziora daraman ekintzan enfokatuta dago: borrokatzeko gai ez izatea, nokeatzea. Gorputza kokatzeko ariketa modu zatikatuan artikulatzen da eszenan, piezaren erritmoa sortuz.  Eskulturekiko interes bat dago mugimenduan; nabarmendu egiten dira keinuaren iraunkortasuna, zeinuaren gorputzerako translazioa eta gorputza iraunkortasunaren zeinu gisa.

Zer bizitzen dugu giza kontaktua borroka batetik hasten dela barneratzen dugunean? Nola interpelatzen gaitu irudi honek egungo gizartean? Abdukzio-ariketa bat da, bestearekiko harreman-ariketa bat (gorputza), ez bestearena. Bestearen gorputza gure gorputzaren hedapen bizi bat bezala antzematea lortzea.

Eskerrik asko Emakumezkoen Munoa Borroka Libreko Taldeari (Barakaldo) pieza honetan hain aske eta aktiboki parte hartzeagatik eta Larrabasterrako hondartzari bere edertasun amaigabeagatik.

IRATI INORIZA

Erakusketa hau BilbaoArte Fundazioaren laguntzari esker ahalbidetu da.

Eskuorria



Irudiak