Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

Eriz Moreno

Bratstvo / Jedinstvo

2016ko martxoaren 08tik maiatzaren 08ra

Rekalde Aretoak, Eriz Moreno artistaren erakusketa aurkezten digu Kabinete Abstraktuan, barriek 2016 programaren barruan. Programa horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikorako ematen dituen bekak jaso dituzten artisten lanak ematen dira ezagutzera.

Bratstvo / Jedinstvo proiektuaren oinarrian Anaitasuna eta Batasuna autobidea dago, eta izen horrek Jugoslaviako goiburuari egiten dio aipamena. Jugoslaviako Errepublika Federatibo Sozialistak eraiki zuen, federazioko sei eskualdeak lotu ahal izateko 1.180 kilometroren bidez; eta herrialdeko lehenengo errepide moderno eta bakarra da. Hasi Austriako mugan eta Ljubljana, Zagreb, Belgrad eta Skopje igaro ondoren, Greziako mugara iristen da, hego-ekialdera.

Autobide horretan egindako bidaian Jugoslaviako lurraldearekin eta historiarekin (iragana eta oraina) izandako esperientziaren emaitza dago erakusketa honetan.

Ikertu > Bilduma egin > Kontatu

Eriz Morenok (Bilbo, 1982) Arte Ederretako masterra du La Laguna unibertsitatean. Hainbat beka eta sari jaso ditu Armenia, Alemania, Espainia, AEB, Macau, Grezia, Polonia eta Erresuma Batuan proiektuak eginez. 2013az geroztik egindako erakusketetan banako bi hauek nabarmentzen dira: Projekt Beton, Muzeum Regionalne w Szczecinku (Polonia); eta 18/19/2013, Nazioen arteko Guduaren 200. urtemuga zela eta Leipzigeko espazio publikoan eta Bilbaoarte Fundazioan (Bilbo, 2014). Taldeko erakusketei dagokienez, beste hauek aipatu behar: Zerumuga, Guggenheim Museoa, Bilbo (2013); Wo wir sind (Non gaude), D21 Kunstraum, Leipzig (2015), eta Meeting Point, Konstanz Kunstverein eta Kunstraum Kreuzlingen (Suitza), 2015ean Konstantzako Kontzilioaren 600. urtemuga zela eta.

Bratstvo / Jedinstvo proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Eremuak programaren diru-laguntza izan du.