2014ko urriaren 14tik azaroaren 23ra
Bilboko Institut Français-en lankidetzarekin, Rekalde Aretoak Benoît Broisaten (Bonneville, Frantzia, 1980) Le musée imaginaire instalazioa aurkeztu du "Mapamundistas 2014" topaketaren baitan.
Artistak maisulanen bilduma ideala osatzea du helburu. Horretarako, artelan handiak gizadiaren ondare direlako ideia hartzen du abiapuntutzat: gutako bakoitzari dagozkigula, alegia. Obra bakoitzaren oroitzapenetik edo zehatzagoak izateko, pertsona bakoitzak obra bat ikustean gordetzen duen irudi mentaletik abiatuz, Benoît Broisatek tamaina txikiko objektuak egin ditu. Ondoren obren kopia guztiak kokatzeko agertoki berria sortu du, bere irudimenezko museoa osatzen duen inguru digital eta interaktiboa.