Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

Anne-Lise Broyer

Au Roi du bois

2013ko irailaren 17tik azaroaren 03ra

Rekalde Aretoak eta Bilboko Institutu Frantsesak Anne-Lise Broyer (Macon, Francia, 1975)  artistaren lana aurkezten dute. Gaur eguneko  artista frantziar garrantzitsu honek, etengabe jartzen du zalantzan argazkigintzak, literatura, zinema, pintura, marrazkia eta grabatuarekin duen harremana.

Au Roi du bois izendatutako erakusketan, Anne-Lise Broyer-ek bere “literatura fotografiko” berezia aurkezten digu. Artistak zenbait liburu irakurtzean sentitu duen zirrara berpizten ahalegintzen da, besteak beste: Georges Batailleren Le Coupable, Pierre Michonen Le Roi du bois eta William Faulkner-en Sanctuary. Irakurketarekin bateratzen da argazkigintzaren esperientzia. Zuri-beltzeko irudiek testuaren grisa dute aipagai, paisaien materia grisa bezalako zerbait. Rekalde Aretoa hiru urtez MAPAMUNDISTAS 2013 proiektuarekin lankidetzan aritu da.

Aurten Alexandra Baurés-ek koordinaturiko edizioa Landu zure lorategia (Cultiva tu jardín) izenburupean aurkeztuko da Iruñean.



Irudiak
  • Au Roi du bois. Anne-Lise Broyer 2013
    Au Roi du bois. Anne-Lise Broyer 2013
  • Au Roi du bois. Anne-Lise Broyer 2013
    Au Roi du bois. Anne-Lise Broyer 2013
  • Au Roi du bois. Anne-Lise Broyer 2013
    Au Roi du bois. Anne-Lise Broyer 2013
  • Au Roi du bois. Anne-Lise Broyer, 2013
    Au Roi du bois. Anne-Lise Broyer, 2013
  • Au Roi du bois. Anne-Lise Broyer, 2013
    Au Roi du bois. Anne-Lise Broyer, 2013
  • Au Roi du bois. Anne-Lise Broyer, 2013
    Au Roi du bois. Anne-Lise Broyer, 2013
  • Au Roi du bois. Anne-Lise Broyer, 2013
    Au Roi du bois. Anne-Lise Broyer, 2013