Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

Luis Candaudap

Ehizaren legeak

2012ko azaroaren 30etik 2013ko otsailaren 10era

Erakusketak, Luis Candaudapek (Bilbao, 1964), larogietahamarreko hamarkadatik eta gaur egunerarte egindako lana batzen du. 50 lan baino gehiagok osatua, erakusketak olio pinturak, akrilikoak, marrazkiak eta filmeak aurkezten ditu. Horretaz gain, lan prozesuetan erabilitako irudi taldeen eredu bat eta urteetan zehar landutako kuadernoak izango dira ikusgai. Era berean. artistaren diskurtso piktorikoaren jatorri zinematografikoen seinale diren 80. hamarkadaren amaierako lan filmikoak gehituko dira.

Candaudapek lan garrantzitsuak egin ditu, arlo piktorikoan esperimentazioa eginez, eta horren ondorioz lortu du entzutea. Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran azaldu zen belaunaldiko euskal artistarik esanguratsuenetako bat da. Erakusketaren ibilbidea ez dago ohiko muntatze kronologiko baten arabera eginda. Egilearen mintzaera piktorikoan izan den bilakaera erakutsi nahi da, eta pieza bakoitzaren banakotasunaren aurrez aurre jarri nahi da ikuslea. Erakusketak sakon berraztertzen du egilearen ibilbide artistikoa. Izenburua, hau da, Ehizaren legeak, Mark Gisbournek jaso du, erakusketa honetarako argitara eman den saiakuntza teoriko interesgarria prestatu duen arte-kritikariak, “irudien ehiztaritzat” hartu baitu artista.

Ibilbidean, artistak laurogeita hamarreko hamarkadaren bukaeratik orain arte egin dituen artelanak daude jasota. Hala, bada, erakusketak hasiera filmikoa du, Kino Moskwa (1990) olio-margolan enblematikoan oinarritutakoa. Bartzelonan margolaritzako ekoizpenean emandako hamar urteko jauziaren ondoren, aldi horretako ondorio piktorikoetan kokatzen du ikuslea, ondorio horiek modulatuko baitute bere lana 1999-2000 urteetatik aurrera.

Margolariaren artelan guztiek batera duten alderdi batek oihalei heltzerakoan hartzen duen jarrera islatzen du. Egileak ez dio inolako izurik margolan zuriari; tradiziozko mistika arbuiatzen du, orri edo oihal zuriari dagokionez. Egilearentzat, margolanaren hasiera aurreko artelanean abiarazitako prozesuari berriz heltzea eta jarraipena ematea baizik ez da, berdin dio oihala pantaila moduan hartzen den, lekuz aldatzen eta jartzen diren irudiak dituen pantaila gisa, edota euskarri huts gisa hartzen den, formazko ezkutatzeen eta gainjartzeen lehenengo estratuak eta ondoko garapenak kokatzeko euskarri moduan. Candaudapen artelanetan, obra amaitzean sortzen da gatazka, artelana zehazteko edo puntuatzeko, beti lortzen ez den ardura bat hartu behar baita gainean, gertatzen ari den horren gaineko euskarriarentzako justiziarena.

Artista: www.luiscandaudap.com

Luis Candaudapek (Bilbo, 1964) Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU), hain zuzen, Margolaritzako espezialitatea. Hainbat urtez Varsovia eta Bartzelona hirietan bizi ondoren, Bilbon kokatu zen laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran. Bere ibilbidean barrena, erakusketa eta arte plastikoetako sariketa askotan hartu du parte, eta Gure Artea lehiaketako bigarren saria eskuratu zuen 1991n. Egin dituen taldeko erakusketen artean, honako hauek aipatuko ditugu: A la pintura. Pintores españoles de los 80-90 en la colección Argentaria (ibiltaria), 1995; Figuraciones del Norte, Centro de Arte Joven, Madril eta Museo de Bellas Artes de Oviedo, 1999; eta Artistas Vascos, South Shore Arts Center, Munster, Indiana, 2006. Era berean, monografiko moduan, leku hauetan izan ditu artelanak ikusgai: Senda galeria, Bartzelona (1996), Fernando Silió, Santander (2002), Windsor Kulturgintza, Bilbo (2003) eta, azkena, Juan Manuel Lumbreras, Bilbo (2011)



Irudiak
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012

    Luis Candaudap 2012

  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012
  • Luis Candaudap 2012
    Luis Candaudap 2012