2009ko urriaren 08tik 2010eko urtarrilaren 31ra
2009ko urriaren 8tik, 2010eko urriaren 31ra, REKALDE ARETOko Kabinete Abstraktuak, Javier Sotoren Euforias y Demonias erakusketa hartuko du.
Javier Sotok (St. Gallen, 1975) marrazkia, collage, mihise gaineko pintura edota horma-irudia bezalako formatuen bitartez lengoaia piktorikoaren hausnarketa lantzen du. Bere piezak artistaren ingurumari eta bizi erreferentziez elikatzen diren lan prozesuetatik konfiguratzen dira.
Sotoren lana berorren berezko medioan ulertu beharra dago, hau da, artistak konposatzen dituen sailen egiturarekin harremanean eta multzotze horiek sortzen duten indarrarekin, elkarren artean gurutzatzen diren erlazio semantiko eta narrazio ildoen eztanda batean itzulita.
Komisarioa: Leire Vergara
Erakusketa
Euforias y Demonias erakusketak 2007 eta 2009 bitartean artistak egindako lan sorta zabala aurkezten du. Artistarentzat trantsizio garaiak izan diren sasoi bitan zehar ekoiztutako lan multzoa da: Los Angeles hirian epe batez egon zenean eta Bilbotik bere haurtzaroko Navia (Asturias) hirirako oraintsuko aldaketan. Artistaren bizitzako une horiek talde ezberdin bitan islaturik ikusten dira.
Lehenengo taldea, 2007an Los Angeles-en ekoiztutakoa, oihal eta paper gaineko akuarelaren sotiltasuna eta bestelako keinu traketsak, esaterako, lantzean behin, collage-irudien agerpenak, konbinatzen ditu. Adierazitako paisaiak belatuta daudela ematen du batzuetan. Irudikari fantasmagorikoa da, artistarentzat mugatzen zaila den barne espazio psikologikoa agertzen du.
Bigarren taldea, Navia-n ekoiztua 2008 eta 2009 bitartean, prozedura piktoriko bera duten mihise eta egur gaineko akriliko saila da, gainazal lauso antzeko batean agertzen diren pintura kapak metatzean datza. Efektua baliteke ez izatea irudi saturazioaren emaitza, baizik eta ordea, apropos lortutako hustasunarena, zuzenketa eta ezabatze trazuen pilaketa. Koadroek erlikiak eta nolabaiteko natura hilen zatiak biltzen dituzte.
Apropos bertarako egindako horma irudi batek osatzen du.
Javier Soto: datu biografikoak
Javier Soto St. Galle, Suitzan jaio zen 1975. urtean. Navia, Asturias-en bizi eta lan egiten du. Bakarkako erakusketa ugari egin ditu; besteak beste: Euforia Juvenil (2007) Ariz Dorrea, Basauri; Todo el arte del mundo (2007) BBK Kultur Aretoak; Tres makeleles colgados del árbol de Gernika (2005) Liquidación Total, Madril; Jugando solo (2004) Galeria Geroarte, Areeta-Getxo; The Beautiful People (2003) Gallartako Kultur Arteoa/ Galeria Sagradelos, Galizia; Nato (2003) Avilés-eko Kultur Etxea, Asturias; Ultra me (2002) espacio Abisal, Bilbao; Entre libres espíritus Kuraia laborategi elektroakustikoarekin elkarlanean egindako performance-a (2002) Instituto Zentrala, Bilbao; Club de caza Kuraiarekin elkarlanean egindako performance-a (2002) Guggenheim Bilbao Museoa/ MEIAC/ Auditorio de Musica de Sevilla; sistema básico de represión: censura, educa y recrimina. Kuraiarekin elkarlanean egindako Performance-a (2002) Centre de Cultura Contemporània (CCCB), Barcelona; criminal hermano (2002) Espacio Abisal, Bilbao/ Navia-ko Kultur Etxea, Asturias.
Bestalde hainbat talde erakusketetan parte hartu du; orain dela gutxi egin dituenen artean Galería Carreras Múgica (2008) Bilbao; Hamairu 13 (2006) Galería Epelde y Mardaras, Bilboko Erribera merkatua; Entornos próximos (2006) Artium, Vitoria-Gasteiz; Sísifos (2006) EHUko Erakusketa Aretoa, Leioa; Getxoarte (2005) Getxo.
Argitalpena
Erakusketa dela-eta, Javier Soto eta Antonio Ballester Moreno-ren (Madril, 1977) arteko elkarrizketa argitaratuko da. Bi artistek pinturarekin izandako euren esperientziaren alderdi ugariri heltzen diete elkarrizketan, zehazki euren praktika artistikoen ikuspegien oinarriei.
Argitalpena eskuragarri egongo da aretoan erakusketa ikusgai dagoen bitartean.