2004ko martxoaren 04tik martxoaren 28ra
Pia Rönicke-ren filmak bizi dugun espazioaren izaeraren inguruko gogoeta bat dira. Bizi espazio modernoa pentsatzeko eredu ezberdinetara hurbiltzen den begi-collage bat: etxea, erkidegoa eta bere bizilekua, hiria. Richard Hamilton situazionistaren lan ezagunean bezala, Just What Is It That Makes Today's Homes So Different, So Appealing? (1956), Rönicke-k 'life style'-aren kontraesanak agertzen ditu: batera galdatutako bizitza, funtzioa eta estilorako bete-betean antolatutako espazioaren plazerra.