2004ko martxoaren 30etik apirilaren 18ra
Bideo programa honek hiru artisten bideo lanen aukeraketa bat aurkezten du: Sally Gutiérrez, Iratxe Jaio eta Cova Macías. Beraien ezaugarri amankomuna bakoitzak arakatzea erabaki duen errealitatetara hurbiltzeko aukeratu duten metodoa da: dokumentala eta bere forma oso anitzak. Gaur egungo arte langintzak egiaztatu egiten du, jada ezin dela enfoke dokumental eta fikziozkoen artean ezberdintasun argirik ezarri bakarrik itxura formaletan oinarrituz. Fikziozko lanetan dokumentu materiala eta lan dokumentaletan fikziozko trazak aurki ditzazkegu. Dokumentala materiala antolatu, forma eman eta eztabaida bat hasteko balioko duten argudioak ezartzeko metodo bat dela pentsatu beharko litzateke. Lanetariko bakoitzak koskak 'kokatzeko' saio bat osatzen du: gaztaroa, gatazka, gure bizi giroarekiko harremanak: Sally Gutiérrez-ek egunerokoaren arkitekturen ikertzetik eta gure biografia itzultzeko daukaten gaitasunetik, Iratxe Jaiok 'gaurkotasunaren gaien' hurbilketaren bitartez (euskal gaztaroa, Prestigearen hondamendia...), eta Cova Macías-ek nerabeen harreman moduen hausnartze pertsonaletik.