2004ko apirilaren 29tik ekainaren 27ra
1985ean Joseba Sarrionaindia bizkaitarrak, idazle eraginkor eta eztabaidatua, idatzitako lan baten izenburuan oinarritutakoa, Ni ez naiz hemengoak nolabaiteko xarma galtze egoerara jotzen du. Xarma ezak artistaren etorriarekin du zerikusia, pintura, marrazkia, eskultura batzuetan eta kultura eztabaida kokatzen den giza eta politika testuinguruaren xarma galdua. Errakuntza litzateke, ordea, xarma eza ezkortasunarekin paretzea. Manu Muniategiandikoetxearen (Bergara, 1965) lanean argi agertzen denik bada, komunikatzen duen energia zabala da. Xarma eza, norbere esku dauden promes eta aukeren inguruko gogoeta egitean sortarazitako gogo egoera bezala, nondik proiektu berri batekin atera behar baiten esku tartean.
Ni ez naiz hemengoa papereko 300 lanen artetik egindako aukeraketa zabal batek osatzen du, baita ohol gainean egindako mural sorta batzuek, neurri ertaineko mihiseek eta eskultura objektu batzuek ere. rekalden orain aurkezten den erakusketa, modu honetan, zerbaiten amaiera eta hasiera bezala irakurri daiteke. Medioa beraren hiztegiari buruzko gogoeten inguruan, forma, kolorea, figura, hiru urtetan zehar egindako lana da, baina ezagutza horiek hedatzeko ahalbideaz, pintura inguratzen gaituen errealitatea irakurri ahal izateko aukera bihurtzeko. Anbiguotasuna, jabekuntza, jabetzaren inguruko gogoeta, guztiak artista honen lana ulertzeko gako bereziak.