2004ko abenduaren 22tik 2005eko otsailaren 20ra
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak 2001-2002 urteetan bekatutako 11 artisten lan berrienak aurkezten dituen Bitartean, beste nonbait� Leire Vergara-k komisariatutako erakusketa hartzen du; erakustokia, behin behinekoz, ekoizpen artistikoaren inguruko leku pertsonal eta amankomun anitzak biltzen dituen bitarteko espazio bezala proposatuz. Ekimen paralelo sorta baten bilduma kasual bezala funtzionatzen duen elkar-izate honek, ordea, "orain" eta "hemen" ulertzeko erak adierazten ditu.
Miren Arenzana, Itziar Bilbao Urrutia, Yolanda de los Bueis, Naia del Castillo, Itxaso Díaz, Mikel Eskauriaza, Ismael Iglesias, Abigail Lazkoz, Erlea Maneros, Marina Mendieta eta Isabel de Naverán artistek marrazkiak, argazkiak, instalazioak, bideo proiekzioak eta performance-ak erakutsen dituzte.
Erakusketan zehar, Bizkaiko Foru Aldundiko Beka eta Laguntzekin zuzenki edo zeharka harremanduta dauden pertsonen emariekin artxibategi paralelo bat sortuko delarik. Normalki erakusketa batean ikusgarri egoten ez den kultura lanaren aldearekin harremanduta daude ekarpen guztiak. Hau da, arte lan edo arte ekimen ekimena inguratzen duen guztia, edo ikerketa prozesuari dagokiona, noizbehinkako lankidetzari edo gogoeta une zehatz bati. Lan artistikoaren atzetik dagoen alde kasual, eguneroko eta ohikoagoa adieraztean datza asmoa. Behin erakusketa amaituta, artxibategi honek Dublin-en The Metropolitan Complex izenpean garatutako proiektu zabalago batean parte hartuko du.