Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

Biolentzia, pasio eta heriotz irudiak

Kepa Garraza

2005eko ekainaren 23tik irailaren 04ra

Hutsaren umezurtzak talde erakusketarekin batera, rekalde aretoko Kabinete Abstraktuak Kepa Garraza (Berango, Bizkaia, 1979) artista gaztearen lan berrienetako batzuk aurkezten ditu. 'Biolentzia, pasio eta heriotz irudiak' izenburu orokorrarekin, proiektua formatu handiko hiru kuadrok eta sei argazkidun sail batek osatzen dute.

Pintura eta argazki lan hauen gorpuzkeraren bitartez, Kepa Garrazak giza pasioak eta sartaldeko ikuslearengan eragiten dituzten erantzun emozionalez egiten du gogoeta. Komunikabideek, batez ere ikusentzunezkoek, gizartea eta hezkuntzagan darabilten eraginean oinarrituz, Garrazak biolentzia, pasio eta herioa bezalako gaiak ironia zentzu sotilaz tratatzen ditu. Irudi bortitza ohiko gauza bezala eta fenomeno honetatik zuzenki eratorritako etika eta estetikaren giza onarpena dira bizkaitar artista gazte honen sormen berritsuenetan analisirako kontua.

EHUn Arte Ederretan Lizentziatua, Kepa Garrazak 2001etik estatu eta nazioarte mailako mostra eta sari ezberdinetan hartu du parte, beraien artetik Art Lisboa 2003, L'Oréal Sarien XIX. Edizioa (Conde Duque Kultura Zentroa, Madril), izaera ibiltaridun Ertibil 03 mostra, Getxoarte 2002 eta 2003 (biak Bizkaian) edo Lizarra Hiriko Pintura Bienala (Gustavo de Maeztu Museoa, Nafarroa) bezalakoak dira nabarmenenak.

Sarien artean 2004 Ertibil Saria, 2002an XI. Iberdrola-UEX Pintura Sariko Eskuraketa Saria eta 2001eko Euskal Herriko Unibertsitateko Ondare Artistikorako Eskuraketa Saria.